Garbuno da Oiartzungo etxe bat. Toponimoa ere agertzen da Oiartzungo toponimia liburuan, 145. or.:
Garbuno. Baserria.XV. mende bukaerako lekuko bat dago, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 79. or.:
XV. mendeaz geroztik dokumentatzen da. Aspaldikoa delako eta jatetxe ezagun bat bertan dagoelako, Oiartzungo etxe ezagunenetakoa da.
Tiene Leete en Çacurvbieta, entremedio de las tierrasLekukoen arteko ezberdintasun bakarra artikuluarena da, lekuko zaharrenean dagoela. Beraz, Garbuno geratzen da analizatzeko. Hitz hori bi zatitan bana daiteke, azkena *buno izan daiteke, muino hitzaren aldaera zahar bat, hitz honen aldaeren artean muno dago eta *buno > muno bilakaera oso arrunta da. Hasierako gar- geratzen da eta hori azaldu zen Garbe eta Garbea toponimoen sarreran. Han aipatzen da beharbada gar- hori izan zela gain hitzaren eratorpen aldaera eta berdina izan liteke Oiartzungo toponimoan, gar- 'gain' + *buno 'muino'.
d’Eyçaguirre e Pero Çar de Garbunoa e Çuloagachipia
e Aldayaga, que son de Goycoechea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario