Mostrando entradas con la etiqueta Mitxel. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mitxel. Mostrar todas las entradas

martes, 26 de enero de 2021

Jandone Mitxelaga toponimoa

 Mallabiko toponimo honetz bi lekuko baino ez daude, biak XVIII. mendekoak. Aipatutako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Jandone Michelaga [N, TO]
Jandone_Michelaga (la casa de) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jandone_Milichaga (Aldasolo la casa que antes se llamaba) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Toponimoaren bi lekukoak ezberdinak dira, Jandone Mitxelaga eta Jandone Militxaga. Bi dira agertzen diren ezberdintasunak, batetik bigarren silabako bokala aldatu delako, ziurrenik asimilazioaz: e-i > i-i. Azkenik, aldaketa nabarmenago bat, tx-l > l-tx metatesia. Bi arrazoi daude aldaketaren norabide hori emateko, lehenik kronologia, tx-l zaharragoa delako. Bestetik, etimologia, jarraian agertuko dena.
Toponimoak hiru zati lituzke, Jaun + done + Mitxelaga. Lehenengo elementuak ezagunak dira toponimian eta blog honetan badira aztertutako toponimo batzuk Jaun + done dutenak, Jandoneperi eta Jandonekobe toponimoak bezala.
Azken elementua interesgarriena litzateke, batere ohikoa ez delako. Mitxelaga bi zatitan bana daiteke, Mitxel eta -aga, biak ezagunak direnak. Mitxel antroponimo ezaguna da, hipokoristikoa izan daiteke edo, agian, Pirinioz iparraldetik mailegatua. Hipokoristikoa balitz, erdiko belarea aldatuko zen, Txasparrena toponimoan bezala.