miércoles, 17 de noviembre de 2021

Bogadaoste toponimoa

 Bogadaoste izeneko aurkintza dago Laudion, Araban.
Toponimoa gardena da, ez du aldaketarik jaso eta bi elementuz osaturik dago, bogada eta oste. Bi hitzek erakusten dute bere sartaldeko etorkia. Bogada da bokata izenaren aldaera. Orotariko Euskal Hiztegian hitzen arteko banaketa geografikoa zehazten du:

bokata.
Tr. Las formas documentadas en textos de autores labortanos y bajo-navarros son bok(h)ata y bok(h)eta (bokata tbn. en un texto salacenco). Los suletinos y roncaleses emplean bük(h)ata, bukata. Los guipuzcoanos utilizan gobada (Mendiburu, J.B. Aguirre y Soroa), y gobara (Soroa, Iraola, Mendaro Txirristaka, Anabitarte y Etxaide) y los vizcaínos bogada (Moguel, Astarloa y Akesolo).
Bi hitzen arteko ezberdintasunek bere jatorri kanpokoa adierazten dute, latinaren ondorengoak direlako: zaharrena bokata litzateke eta ondorengoa bogada, bokal arteko herskarien ahostuntzea gertatu delako, VkV > VgV eta VtV > VdV. Gobada, aldiz, metatesi baten ondorengoa litzateke, b-g > g-b; eta gobara hitzean bokalarteko d > r gertatu da, ohikoa Gipuzkoako eremu batean.
Bogadaoste antzinagoko lan jardueren isla da, aspaldi bukatuko zirelako bogadak edo bokatak Laudioko leku horretan.

Nekoralde-Nekoralde toponimoa

 Albiturko herriko baserri honek bi izen ditu, iturriaren arabera. horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialaren arabera, Nekolalde da. Baina 1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunearen arabera, Nekoralde izena izango zuen.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

NEKORALDE (prop.)
Lekuko zaharragorik ez dago eskura, baina dauden lekukoekin etimologia eman daiteke. Toponimoak hiru elementu lituzke, Eneko PI, ola izena eta alde postposizioa. Jatorrian, beraz, *Enekolalde izan zitekeen, baina lehenengo bokala galduko zuen Nekolalde bihurtuz. Azken urratsa albokoen disimilazioa izango zen, l-l > r-l gertatuz. Fenomeno antzekoa, baina dardarkariekin, Altamugarri-Artamugarri toponimoan dago, jatorrian Artamugarri zena Altamugarri bihurtu zen, r-r > l-r disimilazioaren eraginez.

lunes, 15 de noviembre de 2021

Zabalotegi toponimoak

 Zabalotegi toponimoa Gipuzkoan dago, hainbat herritan, salbuespena Ereñoko tontor baten izena, hau Bizkaian. Besteak dira, Azkoitiko alorra eta soroa eta Bergarako soroa.
XX. mendearen bigarren erdian bazen Azkoitian Zabalotegi izeneko baserria, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan dagoena:

ZABALOTEGI (prop.), Santa Kruz ballara
Baserri honen lekukotza XVII. menderaino atzera daiteke, 1625. urte ingurukoa delako Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, Azkoitiko etxeen izenak zerrendatzean,
Zavalotegui. Aipatutako liburu horretan badago etxe bat, Legazpikoa, izen bera izan zuena, Zavalotegui. Toponimo honen lekuko zaharrenak Bergarako baserri baten dagozkio, Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan daude, behin eta berriz agertuz. Lehenengoak jarriz, 19. agirian, 1426. urtean:
Juan Martines de Çabalotegui, vesino de la Villa Nueba de Vergara
Hurrengoak, 40 urte geroago, 23. agirian 1462. urtean:
En el mançanal debaxo la casa de Çabalotegui [...] e por el jurado d’esta villa fuera fecha entrega e execuçion en la casa e caseria de Çabalotegui [...] que ellos que consentian e consentieron a que fuesen rematados la dicha casa e caseria de Çabalotegui
Askoz gehiago badira liburu horretan, ez da ezberdintasunik ageri, b/v alternantzia grafikoa izan ezik.
Toponimoek luzaroan iraun dute, ziurrenik guztien sorrera Erdi Aroan kokatu beharra dagoelako. Aldaketarik ez da jaso eta beraz, alde horretatik ziurtasuna handia da.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Zabalo izengoitia dago, Zabaloenea eta Zabalonea toponimoen sarreran azalpena luzeago baterako. Azken elementua -tegi atzizki ezaguna da.
Zabalotegi toponimoen ugaritasunak erakusten du Zabalo izengoitia askotan erabilia izan zela.

Semekola toponimoa

 Semekola da Laudioko bizkarra, hegia. Lekuko zaharrik ez dago, baina izena, ezerk aldatu ez badu, nahiko gardena da. Bi elementuz osaturik izango zen, Semeko antroponimo hipokoristikoa eta ola izen arrunta.
Semeko oso antroponimo zaharra da, Akitaniako idazkunetan bere aurrekaria izan zitekeena, Sembecco, agertzen delako. Erdi Aroko lekuko bat ere badago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 155. or.:

Semeko (Seme): Semeco (Zibitze, 1350-53, CPBN, 45. or.). Cf. Akitaniako Sembecconi (Gorr., 1984: 255), zein Lizopen arabera (1931: 110) euskarako seme-rekin erlazionatu behar baita. Elizondon Semecorena etxea zegoen 1727an.
Semekoren oinarrian seme izango zen eta ondoren -ko atzizkia, kasu honetan hipokoristiko funtzioa duena.
Laudioko Semekola toponimoan Semeko badago, oso aspaldiko antroponimoa genuke euskeraren sartaldeko eremu horretan.

viernes, 12 de noviembre de 2021

Txiskuene toponimoa

 Donostiako baserrien artean Txiskuene izenekoa dago.
XIX. mende bukaerako lekuko batzuk badira Donostiako toponimia lanean:

*TXISKUENEA: Txiskuene, Benta berri (1989, D.U.T.B.). 64-6-7, M.
TXISKUENEA: Txiskuene, Txiskuenia (1989, D.U.T.B.). 64-14-6, m. H-4.
Toponimoan, etxe izen askotan bezala, oinarrian antroponimo bat izango zuen, eta ondoren -(r)en + -a, erabat arruntak etxeei izena emateko. Oinarriko izena *Txisku izango zen, Frantzisko antroponimoaren hipokoristikoa. Dirudienez, ez da oso ohikoa izan euskal lurretan, ez da agertzen, esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan.
Euskal Herriaren inguruko lurretan hurbilen dauden hipokoristiko horren antzekoenak Katalunian bilatu beharra dago, han daude Cesc, Cesco, Xesc, Xisco, Cisco, Siscu, lehenengo silaba galdua dutenak. Gaztelaniazko Francisco izenaren orrian badira hipokoristiko horiek eta gehiago.
Beste aukera bat izan liteke, zisku hitza, adiera nagusia "diru-poltsa" dena. Ez da ezinezkoa hitz horrekin toponimoa sortzea, baina toponimoa etxea izanik, antroponimo ezagun baten hipokoristiko ez hain ezagun bat erabiltzeak aukera gehiago baditu etimologian ongi egokitzeko.
Blog honetan behin aztertua izan da Frantzisko izena, baina horretan ere, hipokoristikoa izan gabe, aldaketak batzuk jaso zituen, Fraiskozurikoa toponimoak.

Tximon toponimoa

 Tximon izeneko aurkintza dago Trebiñuko konderrian.
Lekuko zaharrik ez dago eta horrek analisia zaildu beharko luke. Toponimo honetako etimologia, aldaketarik gertatu ez bada, blog honetako beste toponimo askoren bera da, antroponimo batez osaturik izango zen, *Tximon. Hau ezezaguna bada ere, jatorri argia du, Simon izenean. Bilakaera ohikoa gertatu da, hipokoristikoak sortzekoa, hasierako kontsonantea sabaikaritua izan da, s- > tx-. Fenomeno hau behin eta berriz agertzen da antroponimian, blog honetan batzuk dira horrela sortuak, Txeru toponimoan Txeru antroponimoa izango zen, Perutik sortua.

jueves, 11 de noviembre de 2021

Salburua toponimoa

 Salburua da Gasteizko aurkintza bat, auzo bihurtua. Lekuko zaharrik ez dago, baina badira lekuko gehiago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

SALBURU, término en Armentia.
SALBURUA, término de Vitoria, Abechuco, Ariñez y Zurbano.
Toponimoaren bukaera argia da, buru dagoelako, eta -a artikulua, Armentiako toponimoan izan ezik. Baina hasiera ilunagoa da. Aldaketarik gertatu ez bada, erraz analizatzekoa da baina aldaketa txiki baten beharra dago, disimilazio bat. Hasieran bi dardarkari izango ziren toponimoan baina bat aldatu zen eta alboko bihurtu: r-r > l-r. Horrelako aldaketa ezaguna da, Bizkaiko Algorta herriaren izenean ere gertatuko zen, lehenago *Argorta izango zelako, hau da, har- 'harri' + gorta.
Arabako toponimoaren kasuan aurreko egoeran *Sarburua izango zen eta orduan agerikoa da lehenengo elementua, sarri hitza, toponimian nahiko hedatua. Horrela agertzen da Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
540. — sarri «espesura» (Azkue, Del acento tónico vasco, 53). J. Gárate (RIEV, XXVI, 352): «zona de arbolado espeso, por Leiza»: Sarria, Sarribeitua, Sarriegui, Sarriguren, Sarrionandia, Sarduy, Sarraga, Sarralde, Sarratea, Sarrondo, Etchessarry, Irisarri (Urisarri), Olasarri, etc. Como adjetivo sarri (escrito erróneamente zarri por Azkue) significa «espeso», como adverbio «a menudo» (cf. ital. spesso), «en seguida», y acaso sea idéntico al participio sarri (=mod. sartu) «entrado, metido». Es seguro que sarri es el ant. participio desplazado en su función primaria por la innovación sart(h)u «entrado» «metido», pero no está atestiguado como tal. Al igual que se supone que fr. fourré ha adquirido su valor actual en el sintagma bois fourré, cabe pensar que hubiera primero un grupo como oi(h)an o baso + sarri: cf. el nombre de población Basussarry, med. Bassessarri, etc.