lunes, 30 de enero de 2023

Larraitza toponimoa

 Larraitza da Urbasa mendikateko tontor bat, Nafarroan.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraitza toponimoaren lekuko zaharrak, XIII. mendekoak, geroztik ez da aldaketarik nabaritzen:

larrayça (1232-1251- [1930])
sancha de larrayça (1232-1251- [1930])
larrayça (1232-1251- [1930])
Gainera, bada etimologia bat, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburukoa:
[...]
Améscoa (1055 m). 'Las Eras'. Del vasco *larrai (cf. larrain 'era') y el sufijo abundancial -tza. Comentario. La cima de este facero es denominada en la comarca Alto de Aitzandia (popular Izandia) 'La Peña Grande'. En ella existe un menhir de 1,57 m con una cruz latina en un lado.
[...]
Lehenagoko Larraia toponimoaren sarreran azaldu dugu *larrai hitz ustezkoaren beharrik ez dagoela eta Larraia toponimoak bezala, beste azalpen bat izan dezake. Hasierako elementua larra- 'larre' litzateke baina bigarrena gaitz izenondoa izan daiteke, 'erraldoi' adierarekin:
3. (G, AN-gip-5vill-larr-ulz, B, L, BN, S, R; Dv, H), gatx (V-al). Ref.: A; A Apend (gatxa); Lrq; Iz Ulz (gáitze, bero); EI 101.
Enorme; tremendo, terrible, excepcional; gran (en exprs. como bertsolari gaitza zen 'era un gran bersolari'). "Haize gaitza, vent violent. Harri gaitza, pierre énorme. Oste gaitza, foule nombreuse. Eritasun gaitza, maladie grave" Dv.
Beraz, larra- 'larre' + gaitz + -a > *Larragaitza > Larraitza.

Barajuen toponimoa

 Barajuen da Aramaioko biztanle-entitatea, Barajuenpe toponimo eratorria dago, aurkintza bat eta larre bat izendatzeko.
Joan den mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARAJUEN, pueblo de Aramayona.
Toponimo eratorri bat dago, XVIII. mendekoa:
BARAJOENBE, 1709, término de Azcoaga.
Isaak López Mendizabalek lotura ikusi zuen Barasoain eta Barajuen toponimoen artean, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanean aipatua:
También López-Mendizabal cree que -ain es un sufijo local; para este autor -ain es simplemente «una de las varias formas en que aparecen muchos de los sufijos locativos» (1958: 135). Así -ain alterna según López-Mendizabal con -uen (Barajuen, población alavesa / Barasoain, villa navarra),
Sarrera honetan Barasoain eta Barajuen elkartuko ditugu, biak elementu berberaz osaturik izan daitezkeelako. Barasoain toponimoan gertatutako aldaketa bakarra bokal asimilazioa izan da: e-a > a-a. Barajuen izenean aipatutako asimilazioaz gain, beste aldaketa bat gertatu da azken silaban, jatorrizkotik egungora arteko bilakaera hauxe izango zen: *-oai- > -oe- > -ue-. Azken bi urratsen lekukoak badira, ez hasierakoarenik, baina horrela toponimoa ongi azaldurik geratuko litzateke. Oinarrian *Beraso antroponimoa, Beraso toponimoaren sortzailea; gainera, -ain atzizkia gehiturik Barasoain sortuko zen eta, beharbada, Barajuen bera. Bide batez, <j> grafiak adieraz lezake oinarrian *Beraxo aldaera izan zitekeela, Beraxa ezagunagoaren kidea.

viernes, 27 de enero de 2023

Enekoalor eta Enekoarria toponimoak

Enekoalor da Akerretako aurkintza bat. Ez du lekukotza zaharrik, ezagutzen zaion lehenengoa 1996. urteko enekoalor da.
Enekoarria da Orbarako aurkintza bat. Lekukotza XX. mendean hasi zen, enecoarria (1916) lekukoarekin.
Bi toponimoak nafarrak dira eta bere analisiak ez du zailtasunik, aldaketarik gertatu ez zaie, behintzat, hala dirudi. Bi toponimoetan Eneko antroponimo ezaguna dago, bigarren elementuak dira alor eta harri, egungo hizkeran ere ohikoak.
Interesgarria da bi toponimo xume hauetan Eneko izatea, aspalditik ez da izan erabilia.
Dokuklik web-gunean lekuko batzuk badira, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bilaketa egin da 1500-1800 urte tartea hartuz eta oso lekuko gutxi agertu dira, bi gizon besterik ez:

Nafarroako toponimoetara itzuliz, bietako lekukotza nahiko berria da, horrek esan nahi du inportantzia gutxikoak zirela, baina sortu zirenetik iraun dute, mendeak eta mendeak igaro arren.

miércoles, 25 de enero de 2023

Sarrallagillenea toponimoa

 Sarrallagillenea da Usurbilgo etxe bat.
Lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina toponimoa dagoen bezala analiza daiteke. Toponimoak, etxe izen askotan bezala, bukaeran -(r)en + -a ditu, eta oinarrian sarrailagile hitza dago:

sarrailagile.
(H; -alla- Lar, Añ, H), sarrailgile (SP, Urt Gram 37).
Cerrajero.
Hitzak ez du lekukotzarik utzi, hiztegietatik kanpo, baina iturriren ugaritasunak adierazten du hitz ezaguna zela eta Usurbilgo toponimoak berretsiko luke iritzi hori.
Bide batez, hitzaren oinarrian sarraila izena zen:
sarraila.
1. (V, G, AN, L-ain; IC 449, SP, Deen I 143, Urt Gram 34, Lar, Añ, Dv, H, VocB <-alai>; -ail L, BN, S; -all S), sarla (Ht VocGr, Arch VocGr , Dv?A, H), serraila (SP.V-gip; -ail V-gip), zarraila (V-ger-m, L-ain), zerraila (V-gip, G-bet; -all- V-gip, G-azp). Ref.: A (sarrailla, zarrailla); Lh (sarrail); EEs 1930, 27; Arin AEF 1955, 135; Iz ArOñ (serrailla), Ulz; Etxba Eib (zerrallia); Elexp Berg (zerrail); ZestErret (zerralla).
Cerradura, cerraja. "Cerraja. Zerralla barrixa ipiñi biarko detsagu atiari" Etxba Eib. Cf. Yang DA III 34: Empezar a obrar de sarraillas, horroillas e otras cosas, para el palacio de Olite" (1399). Cf. zerrailu.
Euskal hitza mailegua zen, eta sarraila izenari -gile atzizkia erantsiz sarrailagile eratu zen.

Gindadi eta Gindeta toponimoak

 Gindadi eta Gindeta dira Durangoko soro biren izenak.
Bi toponimoek ez dute oso lekukotza zaharrik utzi. Gindadi toponimoaren lekuko zaharrena 1930. urteko Guindadi da. Ahozko bi lekuko daude, gindadui eta ginddádi.
Gindeta, aldiz, askoz lehenago agertzen da, Quindeta (1868) eta Gindeta (1944). Gerokoetan Quintela agertzen da, 1995. eta 2003. urteetan. Ahozko aldaera ginddéta da.
Bi toponimoen oinarrian ginda hitza dago:

1. (V, G, AN, L, Ae, Sal, R; Lcc, SP, Añ, H), kinda (V-im [?], G-azp), dinda (Lh), girda (SP), gina (H), gine (vEys). Ref.: A (ginda, kinda); VocPir 675; Bon-Ond 150.
Guinda. "Cerise aigre" SP. "Guigne" H. "Dinda, cerise de qualité grosse et noirâtre" Lh. v. 3 gila, gindoil, 1 ginga.
Ginda, gozo dala min da. RG A 7, B 41. Billostu arren gindaz beterik dagoan arbola bat, ikusiko dozue urrengo urtean garauz beterik. Añ LoraS 19. Noiz eta ere gindak arrimatu beitituzu unzietan estal zaitzu siroparekin. ECocin 50. Gure baratzan ginda / ondu ezta ta mina / gure kalean daude / iru dama linda. Balad 205.

2. (Lcc, Añ, H s.v. gila ).
Guindo. "Guinda, fruta y árbol" Añ. v. 3 gila (2).
Eztagoan legez gindarik aretx gindatik jaioten eztanik. Añ LoraS 18.
Kinda aldaera ere jasoa da eta horrela Quindeta lekukoa azalduko litzateke. Gindadi toponimoan -di atzizkia dago eta Gindetan, -eta atzizkia. Bi atzizkiak oso ohikoak dira euskal toponimian, batez ere landare izenekin.

lunes, 23 de enero de 2023

Larraiotz toponimoa

 Larraiotz, erdaraz Larráyoz, da Txulapaingo kontzeju bat, Nafarroakoa.
Toponimo honen lekuko zaharrena XIII. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraiotz toponimoaren lekuko zahar eta berriak, lehenengoak hauek dira:

larrayotz (1268)
larrayozco, garcia (1282)
larrayoz (1350)
Toponimoa ez da geroztik aldatu eta horrek izen bakarra ematen du analisirako, Larraiotz. Aipatuko web-gunean ere badaude analisi etimologikoren batzuk, tartean Mikel Belaskorena:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Larray-'. De *Larray- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Comentario lingüístico: Este nombre ofrece muchas dudas. A pesar de que se haya propuesto ya un significado es evidente el parecido del primer miembro del topónimo con las voces vascas *larrai y larrain 'era'.
[...]
Lehenago aztertutako Larraia toponimoaren sarreran *larrai aldaera ustezkoaren aurka azalpena eman dugu eta, beraz, analisi etimologiko bestelakoa emango dugu. Horretaz gain, -otz bukaera ez da Nafarroako hainbat herri izenetan agertzen den atzizki bera, antroponimoekin loturik dagoena, Ilurdotz, Nabaskoze eta beste herri izen gehiagotan, aztergai den toponimoan hotz izenondo ezaguna izango zen.Hasierako elementua larre izan daiteke, larra- eratorpen aldaerarekin edo, beharbada Larraia toponimorako proposatutako *larradi, -di atzizkiarekin.
Beraz bi azalbide daude toponimo honetarako: larra- 'larre' + hotz > *Larraotz > Larraiotz. Gutxi batzuetan /i/ bat tartekatzen da bi bokalen artean. Beste azalpenenan larra- + -di > *larradi + hotz > *Larradiotz > Larraiotz, Larraia toponimoan bezala bokalarteko /d/ galduko zen.

Barasoain toponimoa

 Barasoain da Nafarroako udalerri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrena XI. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Barasoain orritik jasotako informazioa dago, tartean lekuko zaharrenak:

verasoain (1044 [1614])
barasoain, garcia de (1257)
sancio de barassoain (1259/09/01 [k.])
Etimologia emateko orduan, lotura ikusi da Barasoain eta Beraxa antroponimoaren artean, J. Caro Baroja lehenik, eta ondoren Mitxelena eta Mikel Belasko:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada Beraxa'. De Beraxa + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona indígena y el segundo un sufijo que indica propiedad.
Arazo bat dago, tarteko /o/ bokala. Aurreko sarrera batean, Beraso toponimoaren azterketan *Beraso antroponimoa izan zela proposatu genuen, nahiz eta izen horren lekuko antroponimikorik ez izan. Barasoain era berean azal daiteke, *Beraso + -ain. Lekuko zaharrenean izena osorik bazen ere, ondoren bokal asimilazioa gertatu zen, e-a > a-a, eta geroztik horrela iraun du.
Beraz, Barasoain litzateke *Beraso antroponimo berreraikiaren beste toponimo bat, lehenago aztertutako Beraso toponimoarekin batera.