Usaskue Errenteriako baserri izena da, eta gainera, badago Usaskueaundi izeneko baserria Usurbilen.
Errenteriako toponimoaren lekuko zaharrak badira, eta horrela, Usaskue lehenengo aldiz XV. mendearen bukaeran agertzen da, 1495. urteko Unsacue. Hurrengo lekukoa 1551. urtekoa da eta egun bezalakoa da, Usascue bezala jarria delako. Oro har, toponimoak ez du aldaketa nabarmenik erakutsi azken mendeetako lekuko ugarietan, baina hasierakoa azaldu beharra dago, besteetatik aldentzen delako. Bi aukera daude, lekukoa fidagarria izan ala ez. Arrazoiak badira aldaera txartzat hartzeko, batetik, besteetan aurkitzen ez den sudurkaria dagoelako, azaltzeko zaila dena. Gainera, bigarren elementua gune ezagunaren aldaera bada, zerk eragin du belarearen ahoskabetzea? Hemen aurkeztuko den etimologiaren arabera, isats + gune hitzak elkartuz osatu da Usaskue. Normalean, *Isaskue sortuko zen, baina hau, gure ustez, hasierako toponimoa izan zen. Ondoren, bokal asimilazio bat gertatu zen, i-u > u-u, Jandustegi toponimoan bezala. Aldaketa hau ez da batere ohikoa, baina adibideek erakusten dute gertatu egin dela, baina oso gutxitan.
martes, 1 de septiembre de 2020
Usaskue toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario