Elgoibarko bi toponimok dute Ekaitz izena, erreka bat eta tontor bat.
Dirudienez, toponimoaren lehenengo lekukoa Erdi Arokoa da, 1452. urteko agiri batean agertzen delako, saroe izena bezala, 33. orrialdean:
Ytten, el sel de Ecaiz por sel de ymbierno, que deve aver e ha de largura desde el moxón de piedra que está puesto en medio del dicho sel a todas partes al derredor faz a los exidos comunes conzejales sesenta baras de las sobre dichas. Así que son de un cavo a otro zient e veinte baras.Beraz, toponimoak 500 urte baino gehiago iraun du, aldaketarik gabe, horrek esan nahi du aztertzeko fidagarria dela. Hasieran, toponimoa berdina da euskal hitz batetik, ekaitz izenarekin hain zuzen. Ez da batere ohikoa euskal hitz huts bat toponimo bihurtzea, eta horri gehitu behar zaio arazo semantikoa, mendi bat eta ekaitz hitza lotzeko.
Badago beste azalbide bat, ekaitz hitz elkartua omen da egu- 'egun' + gaitz. Ekaitz ere antzekoa litzateke, baina lehenengo elementua hegi izan liteke. Antzeko hitzetan bilakaera berezia dago, ogi > ot- (otarte), haragi > harat- (harategi)... Bilakabide hori berdina balitz, hegi > het-, eta gaitz gehituz: Ekaitz genuke, "hegi gaitza", Elkarketaren /k/ beste hitz batzuetan ere ikusten da: ogi > ot- + -gin > okin, haragi > harat- + -gin > harakin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario