Etarte toponimoa gipuzkoarra da, herri batzuetako toponimoa delako. Debako lepoa da, Mendaroko baserria, Donostiako aurkintza, Beizamako lepoa eta Amezketako baserria. Toponimo zabala da, beraz.
Azalpena bilatzerakoan, hiztegira jotzea egokia izan liteke, euskal hitza ematen duelako. Eta, bada etarte hitza, atarte ezagunagoaren aldaera. Hitza, dena den, bizkaerazko tradiziokoa da eta horrez gain, esanahia, "Portal; atrio; portada", ez da egokiena lehenago erakutsitako toponimoetan agertzeko.
Badago beste aukera bat, Ekaitz eta Etun toponimoetan gertatutako bilakaera bera izatea, et- 'hegi' + arte > Etarte, "hegien artekoa", Debako eta Beizamako lepoak izendatzeko egokia, esaterako.
Badago elementu berdinekin sortutako toponimoa, baina kasu honetan hegi izenak ez zuen aldaketarik jaso, Egiarte toponimoaren eratorri batzuk ezagunak dira, Bizkaian. Muxikan Egiartebarrena, Egiartebekoa eta Egiartegoikoa izeneko baserriak badira. Zornotzan, aldiz, Egiartegoikoa izeneko baserria bada. Bizkaiko toponimo hauetan hegi ez zen aldatu, baina arrazoia ezezaguna da.
sábado, 29 de agosto de 2020
Etarte toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario