"Mansa [N, TO]Toponimo bera bazen, bizirik izango zen XVIII. mendearen lehenengo erdian, nahiz eta batean dorrea izan eta bestean baserria, antza.
Mansa (la torre de) [Mezeta (de la cassa de)], Mendata, a.1704, FogVizcayaMs.
Mansa_de_Berreñondo (la caseria de), Mendata, a.1745, FogVizcayaMs."
Toponimoa antroponimo batez osaturik izango zen, *Mansa izenean, hain zuzen. Maintzia toponimoa aztertzerakoan Ma(i)ntzia izena aipatua izango litzateke horren aldaera, Mantzio izenaren aldaeren artean Man(t)so bazen eta, horretatik, *Mansa antroponimoa, eta Mendatako izen bereko toponimoa.
*Mansa ez da agertu bildutako antroponimian, baina ziurrenik bilkaketa sakonago batek lekukoak aurkituko lituzke. Hala ere, bilatutako garaietan ez zen oso ohikoa izango, behin ere agertu ez delako. Lekuko antroponimikorik ez dago, baina Mendatako toponimo honek erakutsi digu *Mansa antroponimoa izan zela.
Eguneraketa (19-04-23):
Mansa antroponimoaren Erdi Aroko lekuko batzuk Mansaxe izen hipokoristikoaren sarreran. Beraz, Mansa izenak ez luke beharko inolako izartxorik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario