"Mansicoena [N, TO]Beste toponimo asko bezala, oinarria antroponimoa izango zen eta ondoren -(r)en + -a agertuko zen, jabegoa adierazteko. Toponimo honetan *Mansiko hipokoristikoa genuke, Manso/Mantxo antroponimoa eta -iko atzizkiaz osatua. Oso izen antzekoa bada P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, Mantxiko, 126. or.:
Mansicoena (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs."
"Mantxiko (Mantxo). Aurizperriko XX. mendeko Mantxikonea oikonimoaren oinarrian dagoke, beste zerbaiten itxuratxartzearen emaitza ez bada segurik (Ibarra, 2002: 501)."Diferentzia bakarra, oinarrian izango zen, Manso izan beharrean, Mantxo izenean oinarrituko zen Mantxiko.
Mantso/Mantso antroponimoaz bada A. Irigoienen azalpena Mantxote toponimoari eskainitako sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario