sábado, 16 de noviembre de 2019

Atorra hitza

Atorra Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da lehenengo aldiz B. Etxepareren liburuan, 1545. urtean. Baina badago beste lekuko bat, lehenagokoa, baina hau toponimikoa da. Ez da atorra toponimian azaltzeko izena, baina batzuetan ohiz kanpoko gauzak gertatzen dira, baita onomastikan ere. Toponimoa Atorrasagasti, eta bitan agertzen da Avecindamiento (Andoain a Tolosa). 1475 izeneko agirian, 1475. urtekoa: Joan Peres de Atorrasagasti eta Pedro de Atorrasagasti.
Atorrasagasti azaltzeko, ez bada ezer berezirik gertatu, atorra eta sagasti izenen elkarketa litzateke. Sagasti nahiko arrunta da toponimian, baina atorra, beharbada hau da izen horrekin sortutako toponimo bakarra.
Toponimo honen bitartez atorra-ren lehenengo lekukoa urte batzuk aurreratuko litzateke, 70 urte, hain zuzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario