1. (G ap. A ; Aq 822).Iturri zaharrena Arakistain litzateke, Suplementos al Diccionario Trilingüe del P. Larramendi izeneko idazkia egin zuena, 1746. urtean. Beste iturria Azkueren hiztegikoa litzateke, 1905-1906. urteetakoa.
"Cieno" Aq 822.
2. "(V, G), mancha de sudor en la piel, costra de la cara, platos, etc." A.
Otu iatan [...] barruko gatxak azalera atara ta gorputzeko loi, erdoka ta apakiñak bota ta garbituteko. Ezale 1898, 315s.
Hemen aurkeztuko diren lekukoak askoz zaharragoak dira, mende batzuk lehenagokoak. Agiriaren izenburua Amojonamiento (Segura y sus aldeas) eta 1483. urtekoa litzateke, Gipuzkoako Segurako inguruetakoa. Erdoka bost aldiz agertzen da erdal testuan, hitz mailegatua balitz bezala. Beste behin Erdokaeta toponimo eratorria agertzen da.
Lehenengo aipuak 4. orrialdekoak dira:
e dende adelante al otro mojón de Arrupe que está ençima de Errecarte; e dende adelante al otro mojón que está ençima de la errdoca de Arrupe; e dende adelante al otro mojón que está ençima de otra errdoca de Arrupe; e dende al otro mojón que está ençima de otra errdoca de Arrupe; e dende al otro mojón que está en Arrupe, e la orilla do solían iaser los bueyes;Eta azkenik, erdoka hitzaren beste aipu bat, baita ere Erdokaeta toponimoaren aipu bakarra, 7. orrialdean:
[...]
e dende por el lado adelante al otro mojón que está en la errdoca de Corrtachipy
e dende adelante al otro mojón que está en la ladera de Errdocaeta; e dende adelante al otro mojón que está en la dicha Errdoca; e dende por la ladera adelante al otro mojón que está en el çerro do solía estar Pagochipia;
Erdokaeta izenaren azalpena erraza da, erdoka + -eta. Dirudienez erdoka izenarekin sortutako toponimo bakarra litzateke.
Segurako agiri honen bitartez erdoka izenaren lehenengo aipuak 250 urte baino gehiago aurreratu lirateke. Gainera, agiri horretako hitz honen erabilera ugariak azalerazten du erdoka oso hitz bizia zegoela garai hartan eta inguru hartan. Bitxia da erdal hitz kiderik ez aukitzea eta, besterik gabe, erdoka izena erabiltzea.
Eguneraketa (2024-06-07):
Erdoketa toponimoa egun bada, Eskoriatzan eta Oñatin basoa da eta Erdoketa izeneko erreka Oñatin eta Aretxabaletan eta Arrasaten dago. Sarreran aztertutako Erdokaeta toponimoa ez dago urrun baina 10 kilomotro baino gehiagoko tartea dago bi toponimoen artean, beraz, bi toponimo ezberdinak dira. Erdoka hitza, lekuko toponimikoak kontuan izanik, Gipuzkoako hegoaldeko tarte gehienean ezaguna zen, gutxienez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario