martes, 26 de noviembre de 2019

Estarribeltza toponimoa eta eztarri hitza

Toponimian ezagunak dira gorputz izenetan oinarrituta toponimoak izendatzera erabili diren hitzak, horietako bat eztarri litzateke, garganta, bere kide gaztelaniazkoa, ere ezaguna da, gorputz zatia eta elementu geografikoa bezala erabilia.
Toponimoa Estarribeltza zen, eta Segura ingurukoa izan zen. Amojonamiento (Segura y sus aldeas) izena duen agirian jasoa da, 1483. urtean, 5. or.:
En el qual dicho lugar, al pie de la dicha aya grande, pusieron un mojón en el lugar donde estaba el primer mojón poco más o menos; e dende adelante, atrabesando por el lado adelante al otro mojón que está en el lugar llamado Estarribelça, en un çerrillo que está cabe la venta de Estarribelça; e dende adelante subiendo arriba, pasado el dicho lugar de Estarribelça, en un otro çerrillo al pie de un aya...
Eztarri izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Landucciren hiztegian agertu zen lehenengo aldiz, hau da, 1562. urtean. Beraz, 79 urtez aurreratuko litzateke hiz honen agerpena. Toponimoan estarri aldaera ezaguna erabili zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario