Mungiako etxe izen hau behin agertu da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Juanchunena [N, TO]Elementuen banaketa eginez gero, juantxun- + -(r)en + -a bezalako egitura genuke, ohikoa etxe izenetan. Beraz, Juantxun antroponimoa izango zen, eta badira Erdi Aroko hiru lekuko P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bilduak, 222. orrialdean:
Juanchunena+ (la casa de) [Berreagas (varrio de)] [Lemoniz (casas avecindadas a)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Juantxun (Juan): Juanchun d’Elorduy, Juanchun de Yraçabal, Juanchun de Ugarteçabal (Oñ., 1489, Zu., 1994, 34, 262 eta 266. or.).Salaberriren arabera, oinarriko antroponimoaz gain, atzizki bat izango luke, -txun, atzizki elkartua, -txu + -on atzizkiekin osatua. Beraz, Juan + -txun elkarketatik sortuko zen Juantxun hipokoristikoa, aldaketaren beharrik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario