miércoles, 13 de octubre de 2021

Txarrabetari toponimoa

 Donostiako baserrien artean Txarrabetari izenekoa dago.
XIX. mendeko lekuko ugari daude Donostiako toponimia izeneko lanean:

TXARRABETARI: Charrabetári (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Charrabetari (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txabarrategi, Txarrabatei, Txarrabategi erdikoa, Txarrateñe, Txarratain, Txarretein, Txarratene, Txarrapartei, Txalaparte, Txalapartegi, Txarratene, Txerriteyania (1989, D.U.T.B.). 64-21-2, m. F-5.
Charravetari-chiqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).
Aldaera ugari baditu ere, lekuko zaharrenetan izen zaharra ongi gorderik dago. Lekuko berrien aldaera gehienetan hasierako zatia ongi dago baina bukaerakoa ez, ziurrenik toponimoaren barruan zegoen hitzaren ezezagutzearekin batera.
Toponimoak hitz bakar bat izango zuen, *txarrabetari, hau lekukotu gabea. Hitz horren oinarrian txarrabeta izeneko muskia tresna izango zen, arrabita ezagunagoaren aldaera dirudiena. Bukaeran, -ari atzizkia izango zen, txarrabeta + -ari > *txarrabetari. Atzizkia ikusirik, beharbada lanbide izena izango zen; beraz, etxe horretan txarrabeta jotzen zuena biziko zen, aspaldian.
Txarrabeta hitzak oso lekukotza urria du, *txarrabetari izena ez zen ezagutzen, baina toponimo honi esker hitz hauen bizitasunaz apur bat gehiago ezagutzeko aukera dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario