Urdanzuri izeneko bi baserri daude Azpeitian, Gipuzkoan, Urdanzuri eta Urdantzuriberri.
XX. mendearen bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
URDANZURI (prop.) Oñatz ballara, AzpeitiaToponimoak bi elementu lituzke, urdan- 'urdain', hau da, 'txerrizain' eta zuri. Etxe izenetan askotan gertatzen den bezala, jabe baten izena, edo izengoitia, izan zen etxea izendatzeko erabilitako izena. Kolorearen aipamena beharbada azalaren zurbiltasunari dagokio, baina hori ez da, nahitaez, azalpen bakarra.
Lekukoen zahartasuna hain txikia izanik, gerta liteke aldaketaren bat izatea eta gaur egungo argitasuna benetakoa ez izatea. Bigarren elementua zubi ere izan zitekeen, baina horretarako lekuaren ezaugarriak aztertzea egokiena litzateke, ahaztu gabe lekuko zaharragoen bilaketa.
Dena den, toponimoa zaharra da, urdain hitza ez da egun oso zabaldua, txerrizain hitzak entzute gehiago duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario