Txikoena baserria Erandion dago, Bizkaian.
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena aldatu ez bada, erraz analizatzekoa da, txiko- + -(r)en + -a. Toponimoan ez dago dardarkaririk, Barbaena toponimoan bezala, honen oinarrian Barba antroponimoa litzatekeelako.
Txiko hitza bada, baina bildutako adieren artean ez dago egokia izan daitekeena etxe izen baterako:
1 txiko.Txikoena bezalako toponimoetan oinarria antroponimoa izan ohi da, edo izengoiti bat. Horregatik, beharbada egokiago da pentsatzea hemen gaztelaniazko chico 'mutil; txiki' dagoela, izengoiti baterako ona.
1. (V; Lar, Izt 21r, Dv (V), Zam Voc). Ref.: A; Etxba Eib .
Potro. "Potro, caballo nuevo" Lar. "Caballito montés" Izt 21r. "Poulain" Dv. "Potro, caballito" A, que cita a fray Bartolomé. " Txikua lezkotxe saltakarixa eta egon ezindakua, saltarín e inquieto como un potro" Etxba Eib. .
Neskiaren, edo andriaren aurrian saltoka, txiko ezi bagako, edo baso asto batzuk dirurijeela. fB Olg 65. Gero beor, beoka, txiko, zaldiakaz, / mula, mando, mandako ta asto ostuakaz. AB AmaE 235. Au ikusirik belarrimotza, abiau zan bera be arrapaladan erbiaren atzian, "arrautzeak" barruan eukiriko txikua edo zaldikumia zalakuan. Kk Ab II 118.
2. "(V-m), voz con que se llama al burro pequeño" A.
[...]
No hay comentarios:
Publicar un comentario