Galdakaoko toponimo zahar honek lekuko bakarra du, XVII. mendearen hasierakoa. Lekuko gehiagorik ez dagoenez, fidagarritasun osoa eman behar zaio heldu zaigun bakarrari eta hori oztopoa da. Dena den, bere bakartasunean badago ere, azalpen etimologikoa badu, ez oso korapilatua.
Lekuko hori Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanetik eskuratu da:
Atarragorta: 1607, sel hacia la zona fronteriza con Larrabezúa, por Artola.Toponimoak bi zatitan bana daiteke, atarra- eta gorta, korta hedatuagoaren aldaera. Lehenego zatia iluna da, baina aldaketa bat eginez gero, gardenago agertuko da. Metatesi baten beharra dago: atarra- < *arrata-, harrate izenaren eratorpen aldaera litzatekeena.
Beraz, arrata- 'harrate' + gorta > *Arratagorta > Atarragorta. Toponimoa ziurrenik mendi aldean izango zen harrate batetik hurbil.
No hay comentarios:
Publicar un comentario