Txarrantxola Debako baserria da.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXARRANTXOLA (prop.), Lastur Goia ballaraToponimoak bi elementu lituzke, *txarrantx(o)- eta ola. Azkena hitz ezaguna da, batez ere toponimian, baina hasierakoa, ez. Antroponimo bat izan liteke, agirietan agertu gabea, oinarrian Txerran/Txarran hipokoristikoa izango zen eta ondoren -txo atzizki txikigarria izango zen. *Txarrantxo, lehenago adierazi bezala, ez da ezaguna, baina ez litzateke inongo oztoporik sortzeko, jakinik bi elementuak ezagunak direla.
Txerran ohikoa da, baina Txarran aldaeraren lekukoren bat bada, Colección Documental de la Cuadrilla Alavesa de Zuia. II. Archivos Municipales de Arratzua-Ubarrundia y Legutio liburuko A8 izeneko agirian, 1456. urtean Charran de Arçamendi izeneko gizona aipatua da.
Txarran aldaera azaltzeko, bokal asimilazioaren ondorioa izan liteke: e-a > a-a. Fenomeno bera beste bokalarekin gertatu zen Txerren toponimoan, azken honetan /e/ gailendu zen. Baina bada beste aukera bat, eR > aR bilakaera sartaldeko euskararen ezaugarria, horrela, barri 'berri' eta garri 'gerri', bezalako hitzen bitartez ezaguna. Bata izan ala bestea izan, bi bokalak berdindu ziren Txarran aldaeran.
Beraz, Txarrantxola toponimoari esker, *Txarrantxo antroponimo hipokoristiko ezezaguna agertu zaigu, eta toponimoa bera azaldu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario