Lemoako etxe honen lekukotza Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dago, guztira lau dira lekukoak, XVIII. mendekoak:
Charrena [N, TO]Etxe izen askoren eite bera du, oinarrian antroponimo bat, eta ondoren -(r)en + -a. Toponimo honetan Txarra antroponimoa egokia izan liteke, edo beharbada txar soila. Izengoiti honetaz informazio gehiago aipatutako antroponimoaren sarreran dago. Bestela, Txarran antroponimoa ere izan daiteke, baina orduan hainbat aldaketa gertatuko ziren: Txarran + -(r)en + -a > *Txarranena > Txarrena, sudurkari disimilazioak eraginda.
Charrena (la casa de) [Mendieta (uarrio de)], Lemona, a.1704, FogVizcayaMs.
Charrena (la casa de) [Urisar (uarrio de)], Lemona, a.1796, FogVizcayaMs.
Charrena (la casa inmediata tambien de) [Urisar (uarrio de)], Lemona, a.1796, FogVizcayaMs.
Charrena (la caseria de) [Goico_Vria (varrio de)], Lemona, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimo honek erakutsiko luke txar hitzaren erabilera antroponimian, handia ez dena baina ale gutxi batzuk utzi dituena. Ahaztu gabe aukera dagoela oinarrian Txarran izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario