Zaarberro toponimoaren lekuko bakarra dago, XV. mendekoa, beraz, nahiko zaharra da. Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko 15. agirian, 1408. urtean, Pedro Zaarberro izeneko gizona dago, Ataunen bizi zena.
Toponimoak bi elementu ditu, zahar eta berro. Lehenengoa hitz arrunta da, bestea, toponimian ohikoa da, Apaloberro toponimoan bezala.
Hasierako hitza aipagarria da, Mitxelenak Apellidos vascos liburuan Erdi Aroko lekuko batzuk erakusten ditu:
595. —za(h)ar, zar «viejo»: top. Hurizahar (Al., 1025), Zeiazaharra (Top. Nav., 144, 1032), de zeia «mercado» (Refr. y Sent.), Andere Auria Zaarra (Nav., 1085, Luchaire), Ochoa Zaarra (Legazpia, 1433). A(i)ncizar, Larrainzar, Olazarra, Zubizarreta, etc. Acaso en Belezar, Saizar. La inscripción de Lerga lleva el adjetivo a época romana: Vmmesahar.Toponimo honek bi ezaugarri aipagarri ditu, batetik, ordena. Mitxelenaren lekukoetan zahar bigarren lekuan dago, izenondo bezala, baina Zaarberro bestelakoa da. Beraz, ez da berro zahar bat, (pertsona) zahar baten berroa baizik, izengoiti bat litzatekeelako.
Beste ezaugarri bat da bokal bikoitzarena, Hegoaldeko euskaran aldaera nagusia zar delako, Mitxelenaren lekukoetan ikus daitekeenez bezala. Dirudienez, duela 600 urteko Ataunen oraindik gordetzen zuten bokal bikotza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario