viernes, 8 de octubre de 2021

Txanponenea toponimoa

 Donostiako baserrien artean Txanponene izenekoa dago.
XIX. mendeko lekuko ugari daude Donostiako toponimia lanean:

*TXANPONENEA: Champoneenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Champonene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Champanene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Champoene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chanponéne (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chanponéne (17) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Champarrene (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Champonene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txanponene (1989, D.U.T.B.). 64-6-5, M.
TXANPONENEA: Txanponene, Txanpoene, Txanponene, Txanpuene (1989, D.U.T.B.). 64-13-4, m. G-3.
Toponimoak aldaera batzuk baditu, baina nagusia Txanponene da eta horrekin analisia egingo da. Toponimoaren bukaera aldean -(r)en atzizkia dago, jabetasuna adieraztekoa, eta oinarrian txanpon hitza. Hitz hori toponimian aurkitzea ez da ohikoa, giza ekintza baten ordezkaria da, baina Donostia bezalako hiri batean askoz errazago aurkitu litezke horrelako hitzak. Arditetxe toponimoan ardit txanpon izena dago eta hau ere Donostian dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario