lunes, 11 de octubre de 2021

Vallevicencio toponimoa

 Vallevicencio Aiarako aurkintza bat da.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa nahiko gardena da, erdaraz eginik dago eta bi elementu ditu, valle 'haran' eta Vicencio antroponimoa. Izen hori latinetikoa da, euskaraz Bikendi eman zuen eta gaztelaniaz askoz ohikoagoa da Vicente, euskal lurretan ere oso ezaguna.
Vicencio ez zen ezezaguna Erdi Aroan eta Errioxako Albeldako kartularioan bada ale goiztiar bat, Vincencius abba, 924. urtekoa, 2. agirian.
Gaztelako Valladoliden bada Villavicencio de los Caballeros herria, Vicencio izenaz gain villa ere duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario