lunes, 14 de noviembre de 2022

Murkaitza toponimoa

 Murkaitza da Bidania-Goiatz udalerriko tontor baten izena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, dagoen bezala, analiza daiteke. Aldaketa ezezagunik gertatu bada, litekeena da etimologia aldatu behar izatea, zatiz ala osorik.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran -a artikulua eta hasieran burkaitz izena:

burkaitz.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero.
[...]
Ikus daitekeenez, hitz honen aldaeren artean murkaitz ere badago. Kasu honetan izena eta izana loturik daude, beste askotan bezala. Normala da leku horietan, gailurretan eta, ingurunea ia ez aldatzea gizakiaren eraginez.
Besterik gabe, burkaitz izenaren lekuko bat litzateke Murkaitza toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario