lunes, 3 de febrero de 2025

Petarbide toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua da:

PETARBIDE, término de Domaiquia.
Toponimoaren analisi bat izan liteke bi zatitan banatuz, pet- eta harbide hitz elkartua:
harbide.
(V), harribide (BeraLzM), arpide. Ref.: A Apend; Etxba Eib.
Calzada, camino de piedra; carretera.
Hasierakoa izan daiteke behi hitzaren eratorpen aldaera, Betolatza toponimoan omen dagoena. Alde semantikotik, arazorik ez, esanahia litzateke "behien harrizko bidea". Baina toponimoak oso antz handia du blog honetan aztertutako Peterbide toponimoarekin eta etimologia bera izan dezake. Azken honetan bereter eta bide hitzak zeudela uste genuen, ondoren laburketa prozesua gertatu eta eta hasierako herskariaren asimilazioa. Petarbide toponimoan ezberdintasun bakarra bokal baten dago eta beharbada eR > aR bilakaera gertatu zen. Hau ohikoa da sartaldeko euskal hitz batzuetan: barri : berri, garri : gerri. Berdina gertatuko zitzaion Domaikiako toponimoari. Bide batez, bereter hitzak bazuen beretar aldaera:
beretar (Sal, R; Lar).
Beretar aldaeraren eremua Nafarroako sortaldeko eremukoa zen, Lar hori Larramendiren hiztegikoa da, baina ezin jakin hitz hori non jaso zuen, agian sartaldeko eremuan. Hala ere, hori ez da beharrezkoa jakinik aipatutako bilakaera dagoela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario