Mostrando entradas con la etiqueta Malo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Malo. Mostrar todas las entradas

miércoles, 17 de abril de 2024

Malogarai toponimoa

 Malogarai da Lemoako tontor bat:

Malogaraitxarkoa toponimo eratorria du, erreka bat:
Bigarren elementua txarko izena da, 'erreka' esanahia duela.
Malogarai toponimoak bi elementu ditu, bukaeran garai hitza, egokia tontor baterako. Hasierako elementua Malo antroponimoa litzateke, Malotegi toponimoan dagoena. P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan Erdi Aroko lekukotza dago baita bere patronimikoarena ere:
Malo (cf. Garcia Ioroz Malo, 1136-1150, Art., 91; Sancha Maloa Aqueza, Artaxoa, 1330, LPN, 294. or.).
Malez: Sancho Malez (Andion, 1232; Irantzu, 250. or.); Petri Malez (XIII. m., ibid., 266. or.).
Toponimo honen bitartez Maloren erabilera eremua Bizkairaino ere hedatu zela erakusten da. Gainera, antroponimo honen lekukotza handitzen da.

lunes, 14 de febrero de 2022

Maloerreka toponimoa

 Maloerreka da Andoaingo erreka baten izena. Toponimaren lekuko zaharrik ez badago ere, izena nahiko gardena da, aldaketa ezezagunik gertatu ezbazaio. Bi elementu ditu, Malo antroponimikoa eta erreka, izen arrunta. Maloren erabilera antroponimikoaz P. Salaberrik bi lekuko ematen ditu bere Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:

Malo (cf. Garcia Ioroz Malo, 1136-1150, Art., 91; Sancha Maloa Aqueza, Artaxoa, 1330, LPN, 294. or.).
Malo, lekuko gutxitan agertu bada ere, behin baino gehiagotan aurkitu daiteke bere aztarrena toponimian, horrela, badago blog honetan aztertutako Malotegi toponimoa, Donostiakoa. Beharbada eremu horretan izengoiti horrek izan zuen hedapen handiena.

miércoles, 20 de marzo de 2019

Malotegi toponimoa

Lekuko bakar batez ezaguna da toponimo hau, Donostiako toponimia izeneko lanetik jasoa:
"Malotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.)."
Dirudienez bi elementuz osatutako toponimoa da, malo- eta -tegi. Azken hau oso ezaguna da atzizki bezala toponimian, horrela, hainbat dira -tegi atzizkiaz aztertutakoak blog honetan: Izurrategi, Martikotxotegi, Martiotegi eta  Txomingotegi toponimoak, bakar batzuk aipatzearren.
Geratzen da azaltzeko lehenengo elementua eta zaila badirudi ere, euskal antroponimian Malo izena izan zen, P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan azaltzen den bezala:
"Malo (cf. Garcia Ioroz Malo, 1136-1150, Art., 91; Sancha Maloa Aqueza, Artaxoa, 1330, LPN, 294. or.).
Malez: Sancho Malez (Andion, 1232; Irantzu, 250. or.); Petri Malez (XIII. m., ibid., 266. or.)."
Beraz, Malo + -tegi > Malotegi. Toponimoa sortu zenetik paperetara agertu arte ez omen zuen inolako aldaketarik jaso. Baina ez zen berriz agertu eta horrek esan nahiko luke toponimoa desagertu zela. Etxea izango zen ziurrenik eta litekeena da hori eraitsi eta beste bat eraikitzea.