martes, 19 de junio de 2018
Mikilikorta toponimoa
Toponimoak bi zati lituzke, Mikili- eta korta. Lehenengo zatia ezezaguna litzateke dagoen bezala, baina kontuan izanik toponimo sortu zenetik egungo egunera arte aldaketak gertatu direla, oinarria Mikele izan liteke. Aldaketa bokalikoak gertatuko ziren, asimilazioak: i-e-e > i-i-i. Horrela, *Mikelekorta jatorrizko aldaera izango zen.
Aldaketa hori beste toponimo batean gertatuko zen, blog honetan aztertutako Mitxiliburua toponimoan.
Fradua toponimoa
Bizkaiko toponimoen artean Fradua bada, bi aldiz agertzen da, bietan baserria bada, bata Bermeon eta bestea Kortezubin. Izena ikusi eta azterketa ageriena litzateke *fradu ezezaguna + -a. Baina, bestelako azterketa egin daiteke, jakinik /fr/ fonema taldea ez dela batere ohikoa. Batzuetan dardarkaria 'mugitzen' da hitz barruan, adibidez kurel 'kruel' hitzean. Hala gertatu bada, jatorrizko hitz egokiena Fadura litzateke, hau ere ezaguna Bizkaiko toponimian, Gatikan esaterako, Faduraetxebarria eta Faduraurruti toponimoak badira. Latinetik mailegatutako padura zaharraren aldaeren artean badira fadura eta madura, azken hau Arabako toponimiakoa.
Badira Bizkaiko toponimian /f/ zaharrak izan dezaketen toponimo batzuk, Forua bezala, baina beste batzuen /f/ berriagoa litzateke ezpainkari zahar baten ondorengoak, Fradua edo Fadura toponimoetan /p/ fonema zaharretik sortuak.
Eguneraketa (2022-07-22):
Sarrera honetan egungo lekukoaz gain, ez zen lekuko gehiagorik eman. Baina Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan XVII. menderaino heltzen diren lekukoak daude:
Fradua [N, TO]Lekuko hauek erakusten dute Fradua aldaera zaharra dela, beharbada Erdi Arokoa izan liteke. Beraz, ez da azken urteetan gertatutako aldaketa.
Fradua (la casa de), Cortezubi, a.1876, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Demenigo hasta San_Pelayo (del barrio de a la feligresi de)], Bermeo, a.1876, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Menigo (calle de)], Bermeo, a.1704, FogVizcayaMs.
Fradua (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs. -/Bermeo, a.1641, FogVizcayaMs. -/Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Fradua (la caseria de) [Menigo (varrio de)], Bermeo, a.1745, FogVizcayaMs.
Fradua (la cassa de), Corteçubi, a.1704, FogVizcayaMs. -/Pedernales, a.1704, FogVizcayaMs.
martes, 12 de junio de 2018
Lakindi toponimoa
Aldaketa bakarra gertatu zen toponimo honetan, erdiko silabako bokala igo zela, azkeneko bokalarekin berdinduz, hau da, bokal asimilazioa gertatu zela: e-i > i-i, Mitxiliburua toponimoarekin bezala, nahiz eta horretan asimilazioa bi bokalekin gertatu zela.
Toponimo honek, ziurrenik, milurtea iraun du eta blog honetan behin eta berriz agertzen den bezala, antroponimo hutsa zen toponimo bihurtu zena, beste inolako gehigarririk gabe.
Mitxiliburua toponimoa
"MITXILIBURUA. Abaurrea. 1.068 m.
Significado. ‘El Alto de Mitxili’. Del vasco buru ‘parte elevada, cabeza’ y un primer elemento sin identificar.
Comentario. Una zona inmediata es llamada Lanpadalorrea ‘El Campo de la Lámpara’. En muchos pueblos de Navarra se conservan nombres similares para designar a los campos cuyo fruto era destinado para pagar el aceite de la lámpara de la iglesia.
Documentación histórica. Michiliburu (1782, 1916 NTYC). Mirchiluburua (1785, NTYC). Lampadalorra (1781, NTYC). Lampalorra (1916, NTYC).
Denominación local. Michilaburua".
Beraz, azterketa etimologikoa iluna du, lehenengo zatia, Mitxili-, ezezaguna delako. Toponimo honi, blog honetako gehienei bezala, jatorri antroponimiko emango diogu, nahiz eta *Mitxili izenaren lekukorik ez izan. Toponimo sortu zenetik XVIII. mende bukaerako lehenengo lekuko idatzietaraino zenbait aldaketa jasan zitzakeen, eta izen honetan proposatutako aldaketak bokalikoak izango ziren.
Hasieran *Mitxele antroponimoa izango zen, ziurrenik Mikele-ren hipokoristikoa. Ezaguna zen Mitxel, nahiko erabilia Gipuzkoan eta Nafarroan, baina toponimo honetarako ez da egokia, *Mitxelburua edo *Mitxilburua sortuko zelako. Orduan *Mitxele hipokoristikoa oinarria litzateke eta toponimoa jatorriz *Mitxeleburua izango zen, gerora, bokal asimilazioaren ondorioz, lehenego silabako /i/ bokalak hurrengo silabetako /e/ erakarriko zituen, Mitxiliburua buhurtu arte. Antroponimoa arrunta ez zenez, aldaketarako bidea erraz irekiko zen, eta mendeen joanak lagunduko zuen.
Mitxiliburua toponimoari esker, badugu *Mitxele ezezagunaren lekuko bat, bakarra oraingoz.
Eguneraketa (2018-06-19):
Mikilikorta toponimoak erakusten du i-e-e > i-i-i bokal asimilazioaren adibide esanguratsu bat, Mitxiliburua-ren hurbiltasuna duena, Mikele > *Mitxele bilakaera izan zelako.
martes, 5 de junio de 2018
Txabiel toponimoa
Beraz, izan omen zen *Txabiel hipokoristikoa, beste inon agertzen ez dena, oraingoz, eta toponimo honen bitartez ezaguna dena.
Zafiel toponimoa
Lekuko bakarra izanik, eta gaineraturik gure egunera heldu ez dela, ziurtasun osorik ez dago, baina, hala ere, arrazoiak badira toponimoa aztertzeko: batetik zahartasuna eta bestetik, Zafiel izenak korrespondentzia ia osoa du antroponimo zahar batekin, etimologia ezezagunekoa, Zabiel izenarekin. Izan ere, badago Zabiel izeneko toponimoa, hau ere Gipuzkoan.
Zafiel-en izan daitekeen aldaketa bakarra, bokalarteko b > f aldaketa. Ezaguna da /f/ fonemaren urritasuna, eta mailegu zahar batzuetan aldaketa jaso zuela: lat. fortis > eusk. bortitz. Badirudi izen honetan aldaketa alderantzizkoa izan zela.
Bada, dena den, beste aukera bat, antroponimoa jatorrian Zafiel izatea, eta hala dirudi,
bazelako Zafiel izeneko goiaingerua, izen honen aldaeren artean baziren Jafkiel, Japhkiel, Tzaphkiel, Zafkiel, Zafchial, Zaphchial, Zaphiel eta Zelel. Beraz, gerta liteke izen bibliko honen lekukoak Euskal Herrian Zabiel eta Zafiel bezala agertzea, nahiz eta bildutako pertsona izenetan Zabiel baino ez ageri. Baina *Zafiel ere egon zitekeela argi geratzen da, Arrasateko lekuko toponimiko honen bitartez.
Laburtuz, berriro ere, badago beste toponimo bat hasieran antroponimoa zena eta orain arte lekukorik gabea zena, behintzat *Zafiel aldaera bezala.
viernes, 1 de junio de 2018
Zabiel toponimoa
Jatorri ilunekoa da, ez du ematen euskal elementurik duenez, eta zerbait gaineratzekotan, ustezko jatorri biblikoa aipa liteke, kontuan izanik -el bukaera, nahiko ugaria testu biblioketan: Mikel, Samuel, Rafael...
Beraz, beste toponimo asko bezala, batez ere etxe izenetan, jabe zahar baten izenak iraun du toponimo baten bitartez, Mutrikuko toponimo honetan, oso erabilera urriko izena.
Eguneraketa (2018-06-05):
Zafiel toponimoari eskainitako sarreraren bukaera aldean Zabiel izenaren jatorriaz azalpena badago.