Antxinena da Oñatiko parke baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek esan nahi du hemen aurkezuko den etimologia dagoen informazioarekin egin dela. Informazioa aldatuko balitz, lekuko zaharrak eskuratuz, toponimoa ezberdina balitz etimologia aldatu bekarko litzateke, zatiz edo osorik.
Toponimoak antz nabarmena du Antzin toponimoaren sarreran aipatu ziren Santsinenea etxearekin eta Santsinenea aurkintzarekin. Bi toponimoen oinarrian *Santsin dago, Santxo (edo aldaera bat) antroponimoaz eta -in atzizkiaz sortuak. Santsinenea eta Antxinena oso izen antzekoak dira, ezberdintasun agerikoena hasierako txistukariarena da, batean dago eta bestean ez; hau txistukarien disimilazioagatik gertatu da eta ohikoa da Santxoren eratorri batzuekin eta adibide egokia Antxinena toponimoa izan daiteke.
2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
Antxinena toponimoa
2024(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena
Urdiain toponimoa
Urdiain da Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat, Sakanako eskualdekoa.
Toponimoaren lekuko zaharrak eta hurbilpen etimologikoak daude Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian, Urdiain toponimoaren web orrian. Lekuko zaharrena XIII. mendekoa da eta egungoaren berdina da:
hurdiayn (1268)Etimologiari dagokionez, lehenengo lotura urde animalia izenarekin egin zen, J. Caro Barojaren Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina:
vrdiain (1350)
hurdiayn (1350)
[...]Gerora, galiar antroponimo bat proposatu zen, L. M. Mujikaren Latina eta erromanikoaren eragina euskaran liburuan:
Lugar con ayuntamiento del valle de la Burunda [...] El nombre del primitivo posesor parece vasco, de los propios de animales que aun en los siglos IX-XII se usaban: Urdia es jabalí en un principio, luego cerdo doméstico
[...]
[...]Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
No parece que “el nombre galo Urdo” (Mujika, 1982: 249) sea la base de Urdain y Urdiain, pues de aquí habría salido Urdoain o similar
[...]
[...]Azkenik, Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanekoa:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Urdi-'. De *Urdi- + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Comentario lingüístico: Ver Urdánoz. Rafael Carasatorre (864) escribe que a raíz de la guerra con Castilla hubo varios ensayos de concentración de población en nuevos núcleos urbanos con carácter defensivo. De esta manera en 1355 se pensó que Urdiain pasase a ser Villadefensa, aunque finalmente, en este caso, no se llevó a cabo. Existe en Morentin el paraje denominado Urdiano. Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducciones de este género son: 'sobre el avellanar'.
[...]
[...]Urdiain toponimoaren etimologia ematerakoan ez datoz bat, dela urde izena, dela urdain izena zein antroponimoa, dela Urdo edo *Urdi antroponimoa.
Otro testimonio en el que los sufijos acompañan a bases muy próximas nos lo proporcionan Urdaitz (< Urdanitz, Urdániz en castellano), Urdotz (< Urdanotz, Urdánoz en castellano) y Urdain, Urdiain, los dos primeros seguramente con base urdan-, urdain ‘cochinero’, y los dos últimos probablemente sobre urde (empleado seguramente como antropónimo, de la misma manera que aketza, ahardia, bargoa, ordotsa, zerria..., de la misma familia léxica). No parece que “el nombre galo Urdo” (Mujika, 1982: 249) sea la base de Urdain y Urdiain, pues de aquí habría salido Urdoain o similar; este autor, sin embargo, y aunque con dudas, también da urde como probable origen del nombre de la localidad de Burunda. En Navascués / Nabaskoze existía en 1683 el topónimo Urdain [11. oharra: Protocolo de Salazar / Zaraitzu, carpeta nº 4], que posteriormente se documenta como Urdani, siendo en la actualidad Urdáni (NTEM-XXIX, 72); podría tratarse por lo tanto de un nombre del tipo de Urdiain, pero también se puede pensar que el Urdain documental, si está bien tomado, responde a una pronunciación del tipo de Ubain por Ubani vista más arriba
[...]
Sarrera honetako hurbilketa etimologikoa bestelakoa izango da, toponimoak jasan zuen aldaketa bat izena gehiago ilundu zuena, sudurkari disimilazio bat, n-n > r-n. Horrelako aldaketak gertatu ohi dira, aitoren seme hitz elkartuan aitonen > aitoren bilakaera gertatu da.
Nafarroako toponimoan hala izan bazen uste izanez gero, atzeranzko urratsa egin eta *Undiain eskuratuko genuke eta izen honek antz nabarmena du Nafarroako beste herri batekin, Undiorekin, gaztelaniaz Undiano dena. Beraz, bi toponimoen hasierako berdinduko genituzke, ezberdintasun bakarra bukaerakoa litzateke, batean -ano atzizkia genuke eta bestean -ain atzizkitzat duguna.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Undio toponimoaren web orrian, lekuko zaharrez gain, etimologia saioak daude eta hauetatik egiantzekoena Mitxelenarena genuke, Mikel Belaskok aipatua:
Comentario lingüístico: Julio Caro Baroja (854) piensa que nombres de persona como *Untius o *Untianum podrían formar parte del topónimo pero no llega a documentarlos. Luis Michelena (854b), en cambio, propone Pontius y Pontinius.Pontius antroponimotik sortutako toponimoak bilakaera luzea izango zuen, *Pontiani hasiera izango zen, gero, aldaketa batzuk gertatuko ziren, hasierako kontsonantea ahostundu eta galdu, on > un bilakaera, horzkaria ahostunduko zen sudurkari atzean egonik, bukaerako silaba aldatuko zen eta orduan *Undiain izango zen. Azkenik, aipatutako sudurkari disimilazioa gertatu eta egun den Urdiain izena sortuko zen eta horrela finkaturik geratu zen.
2024(e)ko otsailaren 19(a), astelehena
Domizko gaina toponimoa
Domizko gaina da Artikutzako mendi bat, 1036 metrokoa. Toponimoaren informazioa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratu da, lekuko ez oso zahar batzuk eta ohar etimologiko bat. Lekukoak XX. mendearen bukaerakoak dira:
domizko gaña (1988)Toponimoan ez dago ezberdintasun handirik, azken elementuaren sudurkarian izan ezik. Etimologia ere bada, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburutik jasoa:
domizko gaina (1997)
domizko gaina (2000)
Domizko Gaina (2019)
[...]Hasierako elementua izan daiteke patrominiko bat edo jabetza adieraztekoa, Lupizarrate toponimoa bezala, bietan atzizki bera genuke, -itz, latineko -is genitibotik hartua. Oinarriko antroponimoa geratzen da azltzeko eta hori Dominus izan daiteke, izen arruntaz gain, antroponimoa ere izan zen. Euskal lurretan azterrena utzi du, toponimoan badira batzuk, Duña toponimoan Domina genuke, erromantzean aldatua. Domekanea toponimoan Domeka antroponimoa genuke, Dominicatik euskararen egokitzapena jasoa duela. Domiz toponimoan bilakaera ere gertatuko zen, Dominis jatorrizkotik, bokalarteko sudurkaria galdu zen, euskaraz ohi den bezala latinaren mailegu zaharrekin.
Goizueta, Arantza (1036 m). 'El Alto de Domiz'. Del vasco gain 'alto' y un primer elemento no identificado, quizá un antropónimo.
[...]
Lupizarrate toponimoa
Lupizarrate da Arabako aurkintza bat, Donemiliaga eta Zalduondo herrietan dagoena. XIX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
LUPIZARRATE, 1830, término de Zalduendo.
Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena harrate izena, hitz elkartua, harri eta ate izenez sortua. Beste elementua, hasierakoa, Lupiz izango zen eta bi azalbide daude hitz horretarako, bietan -itz atzizkia genuke, patronimiko sortzailea alde batetik eta jabetzakoa, toponimian. Toponimoaren hasierak gogorarazten ditu Lupiaran eta Lupiola toponimoak, hauetarako Lupi antroponimoa proposatu dugu. Toponimo honetarako berdin egingo dugu, Lupiz hasiera dela patronimikoa, dela jabetza adieraztekoa, jatorri bera izango zuten -is latinetik euskarara egokituz.
Aipagarria da Lupi antroponimoaz sorturiko toponimoak euskararen sartaldean izatea, Araban eta Bizkaian, beharbada inguru horretako beste arkaismo bat.
Eguneraketa (2024-11-29):
Sarreran emandako lekuko zaharrena XIX. mendearen lehen herenekoa da baina bada beste lekuko zaharrago bat, XVIII. mendearen erdialdekoa, 1748. urteko agiri batean agertzen diren toponimoen artean Lupizarrate dago, beraz, ia mende batean aurreratuko litzateke toponimo honen lekukotza.
2024(e)ko otsailaren 16(a), ostirala
Babilonia toponimoa
Babilonia da Gipuzkoako eraikin batzuen izena, baserria da Albizturren eta Usurbilen, Urnietan Babilonia izeneko etxea dago eta Oiartzunen Babiloniaberri baserria.
Arrasaten ere izan zen izen bereko etxe eta errota bat, lekukoek hiru mende baino gehiago iraun zuten Arrasateko toponimia liburuan agertzen den bezala, 114-115. or.:
Lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa, 1603. urtekoa. Dirudienez gero izenaz aldatu zen eta horregatik ez dago egun izen hori dutenen artean.
Gipuzkoako toponimo hauek oso izen urrunera eramaten gaituzte, Babilonia hirira, hain zuzen. Ezin jakin izena jartzearen arrazoia, beharbada eliza kristauaren eraginez Babilonia ezaguna izan zen, baina bitxia da Gipuzkoan lau etxe izenetan izen hori aurkitzea.
Eguneraketa (2025-11-14):
Badago XVII. mende hasierako lekuko bat, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:
Usurbil con cuatro barrios. Villa.Babilonia izena ez zen ezezaguna eta horrela, XV. mendeko euskal lurretan bere aipua jasotzen da Lope Garcia de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburuan, 1475. urte ingurukoa. Liburu honen atal batzuetan agertzen da. Hasieratik agertzen da, 1. liburuan (kapituluan) aipu ugari daude, hona hemen lehenengo biak:
25. La casa de Achega A de parientes mayores, Paris, Troya, Babilonia, Infanzon, Juan de Unzarena, Bursar, Gaztañaga, Olloqui, Olarria, Arrazain, Ibarrola, Aniceta, Itsascue, Yarza, Sagastizar, Alarrun, Asteasuainzarra, Ugarte, Vizcarret, Portalea, Achegazarra, Celai andia, Suelo, Arriola, Aguirre. 25.
E quando Noé ovo partida toda Asia con sus tierras e términos de África e de Urropa e la dio por mayorazgo a Sen, su fijo mayor, segund dicho es, partió África con sus tierras e términos de los dichos África e Uropa en esta manera: África se parte de Asia en el (la) mar Turbio de Levante, como ba del Jafa fasta Belcaire, entre el río de Babilonia e el río Turbio de Egito fasta la mar que çerca toda la tierra que es al Su[r], que es la más caliente del mundo, como dicho es en la dicha partiçión de Assia;Eliza kristauaren liburu sakratuan agertzeak Babilonia toponimoa ezagun bihurtu zuen Erdi Aroko Europan.
[...]
Título de cómo el Señor estruyó los edefiçios de Babilonia e los lenguajes mesclados en diversos entendimientos e se derramaron todas las gentes por el mundo
Lupiola toponimoa
Lupiola da Gernika-Lumo eta Arratzu artean dagoen tontorra, baita Berrizko baserri bat ere. Azken honen XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Lupiola [N, NO]
Lupiola (Domingo de) [Gomendio_Vriguen (la caseria de)] [Murgoittio (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de Lazpita) [Lupiola (la caseria de)] [Andicona (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de) [Arguinzonis_Vriarte (la caseria de)] [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de) [Lupiola (la casa de)] [Andicona (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs...
Lekuko hauek erakusten dute toponimoa ez dela aldatu azken hiru mendeetan. Honek adieraz lezake izena oso egonkorra dela, hala ere, lehenago alda zitekeen arazorik gabe, blog honetan behin eta berriz azaldu dugun bezala.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa ola izena da, oso ohikoa toponimian. Hasierakoa ilunagoa da, baina bazen antroponimo bat, Lupi, Lope ezagunagoaren aldaera zaharra. Lupiaran toponimoaren sarreran informazio gehiago antroponimo horretaz.
Beraz, Lupi eta ola batuko ziren inolako aldaketaren beharrik gabe. Ez da ahaztu behar Lupia emakumezko aldaera ere izan zela, baina gizonen antroponimotik sortutako toponimoak askoz ugariagoak dira.
Aipatzeko geratzen da izen arrun bat, lupia, arrain izena, Lupia emakumezko antroponimoaren berdina. Baina Berriz herria barrualdean dago, itsasotik urrun eta horrelako azalpena erabiliz, ulergaitza litzateke horrelako izen elkarketa.
Eguneraketa (2024-04-19):
Sarrerako lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da baina, toponimoa deitura bihurtua, badira lekuko gehiago eta zaharragoak Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Ondoko irudian ikus daitekeen bezala ia bi mende lehenagoko lekuko batzuk daude, zaharrena 1533. urtekoa dela:
2024(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena
Lupiaran toponimoa
Lupiaran da Urduñako aurkintza baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina toponimoaren analisia egin daiteke, jakinik hemen aurkeztuko den etimologia dagoen datuetatik osatua dela, lekuko zaharragoek etimologia alda dezakete, edo ziurragotu. Azken elementua haran izena da, egun oso ezaguna baina hasierakoa ez da horrela. Ongi egokituko litzateke lupia, arrain izena. Baina hau itsas arraina da eta Urduñak urrun du itsasoa. Beste alde batetik, horrelako elkarketa, lupia + haran, oso bitxia litzateke eta interpretatzeko zaila.
Blog honetan proposatutakoa bestelakoa da, oinarriko elementua antroponimo bat izango zelako, Lupi, Lope ezagunaren aldaera zaharra. Alfonso Irigoienek izen hori aipatu eta aztertu zuen bere La lengua vasca en relación con la antroponimia y otras cuestiones medievales lanean, 13. or.:
Laburtuz, Lope ezagunagoaren aldaera zaharra Lupi antroponimo gizonezkoa zen, Lupìa emakumezkoa. Bata edo bestea izango ziren toponimoaren oinarri egokiak, jakinik antroponimo gizonezkoak askoz ohikoagoak direla toponimian.