lunes, 18 de octubre de 2021

Txikoena toponimoa

 Txikoena baserria Erandion dago, Bizkaian.
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena aldatu ez bada, erraz analizatzekoa da, txiko- + -(r)en + -a. Toponimoan ez dago dardarkaririk, Barbaena toponimoan bezala, honen oinarrian Barba antroponimoa litzatekeelako.
Txiko hitza bada, baina bildutako adieren artean ez dago egokia izan daitekeena etxe izen baterako:

1 txiko.
1. (V; Lar, Izt 21r, Dv (V), Zam Voc). Ref.: A; Etxba Eib .
Potro. "Potro, caballo nuevo" Lar. "Caballito montés" Izt 21r. "Poulain" Dv. "Potro, caballito" A, que cita a fray Bartolomé. " Txikua lezkotxe saltakarixa eta egon ezindakua, saltarín e inquieto como un potro" Etxba Eib. .
Neskiaren, edo andriaren aurrian saltoka, txiko ezi bagako, edo baso asto batzuk dirurijeela. fB Olg 65. Gero beor, beoka, txiko, zaldiakaz, / mula, mando, mandako ta asto ostuakaz. AB AmaE 235. Au ikusirik belarrimotza, abiau zan bera be arrapaladan erbiaren atzian, "arrautzeak" barruan eukiriko txikua edo zaldikumia zalakuan. Kk Ab II 118.
2. "(V-m), voz con que se llama al burro pequeño" A.
[...]
Txikoena bezalako toponimoetan oinarria antroponimoa izan ohi da, edo izengoiti bat. Horregatik, beharbada egokiago da pentsatzea hemen gaztelaniazko chico 'mutil; txiki' dagoela, izengoiti baterako ona.

viernes, 15 de octubre de 2021

Giberritzaga eta Giberriza toponimoak

 Giberritzaga baserria Mungian dago, Bizkaian.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Guibirrizaga [N, TO]
Guiberrizaga (el molino de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Guiberrizaga (la casa de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Guibir(r)izaga (la casa de) [Laraudo (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Guibirrizaga (la casa de) [Laraudo (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Guibirrizaga (la caseria de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoaren lekukoetan bi aldaera daude, baina Gibirrizaga erraz azal daiteke, bokal asimilazioak eraginda: i-e-i > i-i-i.
Beste aldetik, Aralarko saroien artean bazen Giberriza izenekoa, Gipuzkoako eta Nafarroako mugan, XV. mendearen lekuko batez ezaguna, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko 32. agirian, 1452. urtean:
... e Arbiçeta bihurdi saroea, e Hola de suso, e Uildosola en Muyneguia, e Otorgayña, e Otaydi, e Leycasobea, e Arpeloa, e Manrucicatis olaca, e Guiberriça, e Fardelus con su cueba, e Demisa, e Alçolaça, e Latosa Aystaraya, e Ollarça...
Bi toponimoetan giberri hitza dagoela ematen du:
giberri.
1. (V-m ap. A ; Añ, H).
" Giberrija, ganado lanar, ovejas, carneros, cabras, etc." Mg PAbVoc. "Cabrío" Añ. "Animal, bête" H. "Ganado lanar de cualquier edad" A.
Daukaguz larogei giberri: irurogei ardi, aari bi ta zortzi auntz. Mg PAb 109. Baña bear da gezurra / neretzeko giberria. Mg (in VMg 94; v. tbn. giberri en la misma fábula Zav Fab RIEV 1909, 33). Beiak eta giberriak nola zaitu. Ibiñ Virgil 69.
Aragi egosia, usaia ere berri; / [...] artatik sartu ditu lau libra giberri. "Vaca." Or Eus 369.
2. "(V-ger-arr-oroz-och), cabrito de más de un año. En V-m designan con el nombre de giberri todo ganado lanar que no ha padreado" A.
Giberriza toponimoan giberri + -tza genuke eta Giberritzaga izenean giberri + -tza + -aga.
Etimologia zuzena bada, giberri hitzaren lehenengo lekukotasuna 350 urtetan aurreratuko litzateke, Orotariko Euskal Hiztegian dagoena, Mogelen Peru Abarca liburuko hiztegian dagoelako, 1802. urte ingurukoa.
Aipatzeko geratzen da beste ohar bat, Bizkaiko toponimoan ere giberri dagoela, ez *gibarri. Dirudienez, giberri hitzean berri izenondoa izango zen, barri sartaldeko euskaran, baina hitz honen lekuko guztietan giberri dugu. Beharbada hitz hori sortu zenean berri > barri aldaketa gertatu gabea zen, baina hori ez da azalpen bakarra.

Usoaga toponimoa

 Usoaga Aulestiko baserria da.
XVIII. mendeko lekuko batzuk badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Usoaga [N, TO]
Vsoaga (el molino de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Usoaga_Uecoa (el molino de), Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usoaga_Goicoa (la casa de) [Cetoquiz (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Abajo (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Arriba (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimoaren bi aldaera daude, Usoaga eta Usuaga, azken hau berriagoa da eta erraz azaltzen da, oa > ua bokal dismilazioaren bitartez.
Toponimoak bi elementu lituzke, uso eta -aga atzizkia. Baina oinarrian uso izen arrunta izan beharrean Usoa antroponimoa ere izan daiteke. Dirudienez, -aga atzizkia ez da erabiltzen izen animaliekin, -eta atzizkia ez bezala, erabilera honetan Akerreta eta Listorreta toponimoak badira, baina -aga atzizkiarekin sortutako toponimoak zalantzazkoak dira. Gainera, etxe izena bazen, normala da oinarrian antroponimoa izatea.
Beraz, toponimo honen etimologia emateko, Usoa antroponimoa lehenetsi beharra dago. Dena den, *Akerraga bezalako toponimoren bat balitz, onartu beharko litzateke Usoaga toponimorako aukera dagoela uso izen arrunta izateko.

miércoles, 13 de octubre de 2021

Txarrabetari toponimoa

 Donostiako baserrien artean Txarrabetari izenekoa dago.
XIX. mendeko lekuko ugari daude Donostiako toponimia izeneko lanean:

TXARRABETARI: Charrabetári (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Charrabetari (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txabarrategi, Txarrabatei, Txarrabategi erdikoa, Txarrateñe, Txarratain, Txarretein, Txarratene, Txarrapartei, Txalaparte, Txalapartegi, Txarratene, Txerriteyania (1989, D.U.T.B.). 64-21-2, m. F-5.
Charravetari-chiqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).
Aldaera ugari baditu ere, lekuko zaharrenetan izen zaharra ongi gorderik dago. Lekuko berrien aldaera gehienetan hasierako zatia ongi dago baina bukaerakoa ez, ziurrenik toponimoaren barruan zegoen hitzaren ezezagutzearekin batera.
Toponimoak hitz bakar bat izango zuen, *txarrabetari, hau lekukotu gabea. Hitz horren oinarrian txarrabeta izeneko muskia tresna izango zen, arrabita ezagunagoaren aldaera dirudiena. Bukaeran, -ari atzizkia izango zen, txarrabeta + -ari > *txarrabetari. Atzizkia ikusirik, beharbada lanbide izena izango zen; beraz, etxe horretan txarrabeta jotzen zuena biziko zen, aspaldian.
Txarrabeta hitzak oso lekukotza urria du, *txarrabetari izena ez zen ezagutzen, baina toponimo honi esker hitz hauen bizitasunaz apur bat gehiago ezagutzeko aukera dugu.

Burrunzizu toponimoa

 Burruntzizuko erreka Gipuzkoako toponimoa da, Belauntza eta Ibarra herrietakoa.
Beharbada lekuko zaharrena Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko 18. agirian, 1409-1410. urteetakoan dago:

Estos son los seles que ha el solar de Amézqueta en la sierra de Aralar: primeramente Narue, otro sel de Fagabe que se llama Veyçeguisaroea, Otocor, Olaçaualsaroea, Gorostiaga Mendocarte, Ayençagui, Guereçiola, Salin, Arreyçaga, Burunçiçu, Heçiça çahalegui.
Agiri horren kopia batean Burançiçi dago, kakografia ziurrenik.
Toponimo honetan, erreka kenduta, bi elementu daude, burruntzi hitza eta -zu atzizkia. Hitz horrek aldaera ugari baditu, tartean buruntzi:
[...]
Tr. Propio de la tradición occidental. En textos vizcaínos, y en Iztueta y Zaitegi al menos, la forma documentada es burduntzi . Los guipuzcoanos emplean burruntzi, que tbn. hallamos en el vizcaíno Otxolua. v. gerren.
1. (V-ple-oroz-arr-ger-gip, G-azp-to, AN-gip; <burun-> IC 441, 446 y Mic; -nzi Lar, Añ, Aizk (G); VocCB Dv, Hb), burduntzi (V, G; -nzi Lar, Añ, Hb), buruntzi (G-goi). Ref.: A (burduntzi, burruntzi); Arin AEF 1926, 46; Iz ArOñ (burdüntzi), To (burruntziya), UrrAnz (búrduntzixa); BU Arano 215; Etxba Eib (burduntzixa); EI 382; Holmer ApuntV I 112; Elexp Berg (burduntzi).
Asador, varilla para asar.
[...]
4. (G-goi-to-bet), burduntzi (V-gip; A). Ref.: A; Iz ArOñ (burduntzixak) .
Libélula, caballito del diablo. " Burduntzixak, libélulas" Iz ArOñ. Cf. Casve: "Libellule, maribürduntzi, mariorratz". v. andereño (2).
[...]
8. " Burduntzi, espiga dañada de trigo" A Apend.
Aipagarria da bi lekukoen arteko ezberdintasunaz, zaharra Burunçiçu da eta egungoa Burrunzizu. Dardarkaria aldatu omen da, baina hori ere ez da ziurra, Erdi Aroko lekukoaren fidagarritasuna ez da erabatekoa.
Toponimoaren esanahia ere ez da argia, burruntzi hitzaren lehenengo adiera litzateke aukerakoena, baina ahaztu gabe jarritako beste biak, nahiz eta hauetan burduntzi baino ez izan. Baina orduan, toponimoaren esanahiak azalpena mereziko luke, nola burruntzi hitza toponimo baten oinarri izatera heldu zen?
Azken ohar bat, hitzen kronologiaz, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo lekukoa Ibarguen-Cachopin kronikakoa da, XVI. mendearen bukaerakoa eta ontzat hartzen badugu Ataungo agiriko lekukoa hitzaren lekukotza ia 200 urtez aurrera liteke, XV. mende hasierakoa delako.

lunes, 11 de octubre de 2021

Vallevicencio toponimoa

 Vallevicencio Aiarako aurkintza bat da.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa nahiko gardena da, erdaraz eginik dago eta bi elementu ditu, valle 'haran' eta Vicencio antroponimoa. Izen hori latinetikoa da, euskaraz Bikendi eman zuen eta gaztelaniaz askoz ohikoagoa da Vicente, euskal lurretan ere oso ezaguna.
Vicencio ez zen ezezaguna Erdi Aroan eta Errioxako Albeldako kartularioan bada ale goiztiar bat, Vincencius abba, 924. urtekoa, 2. agirian.
Gaztelako Valladoliden bada Villavicencio de los Caballeros herria, Vicencio izenaz gain villa ere duena.

Barbaena toponimoa

 Barbaena izeneko baserria Gernika-Lumon dago. Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoa dagoen bezala, analizatu ahal da, jakinik Barba antroponimoa izan zela euskal lurraldean ere.
Egitura nahiko argia du, Barba PI + -(r)en + -a. Batzuetan atzizkiaren dardakaririk ez da geratzen, Peritxoena toponimoan bezala, Peritxo antroponimoaz osaturik dagoelako, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoa:

Perichoena [N, TO]
Perichoena (la casa de), Cortezubi, a.1796, FogVizcayaMs. ./Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Perichoena (la casilla de en Sangroniz), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Barba antroponimoa ez da ezezaguna toponimian, blog honetan aztertutako Barbasagasti toponimoan dago, adibidez. Sarrera horretan bada Barba izenaz informazio gehiago.