Lakristegi da Eskoriatzako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Madozen hiztegitik jasoak: Lacristegui Mayor eta Lacristegui Menor.
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta aipatutako mendearen azken hamarkadetatik lekukoak daude:
2026(e)ko irailaren 29(a), asteartea
Lakristegi toponimoa
Eguskieta deitura
Bizkaiko deituren artean Eguskieta agertzen da, oso lekuko gutxirekin. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bi lekuko bakarrik agertu dira, bi mendetan banatuak:
Deitura izan baino lehenago toponimoa izango zen, bat edo gehiago. Eguskietaren azterketak ez du zailtasunik, bukaeran -eta atzizki oso ohikoa eta oinarrian eguzki hitza, txistukaria aldaturik dago, agian txistukarien neutralizazioagatik edo herskari aurrean izateagatik. Jakina, toponimoak ez du esan nahi leku hartan eguzkiak zeudela, baizik eta lekua oso eguzkitsua zela. Gipuzkoan, esaterako, Eguzkitza toponimoa ugaria da eta sinonimoa izan zitekeen. Lotura ere bada Agizano toponimoarekin, baina oinarrian eki izena dago, eguzkiren sortaldeko aldaera.2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala
Gurendes toponimoa
Gurendes da Arabako Gaubea udalerriko herrietako bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio ugari dago Gurendes toponimoaren gainean, lekuko zaharrak X. mendera arte heltzen dira:
grondes (0973 [1970, 1994])Egun duen izena XV. mendean agertzen da:
gruendes (1038-1054 [1970, 1994])
gruendes (1039 [1970, 1994])
gurendes (1414)XVIII. mendearen bukaeratik izen hori orokorturik agertzen da eta egun arte iraun du. Azterketa etimologikoei dagokienez laburpen ona dago P. Salaberriren Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburuan, 211. or.:
[...]Azken ohar etimologikoa da V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra "Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos" (2015) de P. Salaberri lanekoa, 84. or.:Sarrera honetako hurbilketa etimologia bestelakoa da, bukaerako -es horrek gogorarazten du inguru horretako beste batzuk, Güeñes Bizkaiko herrikoa, eta herrialde horretako Musques, Muskiz bezala orokortua. Beraz, euskararen eremuan -iz zena, -es izan zitekeen ondoko erdal eremuan. Hala izan bazen, oinarrian antroponimo bat genuke, Gundericus, germaniar jatorrikoa. Izen honetaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s. v. Gundericus:
Den. oficial: Gurendes [...] Etimol.: En opinión de Ruiz de Lóizaga (1994: 263) el topónimo deriva del verbo latino grondare ‘caer agua’; indica este autor que grunda (gronda) en latín medieval significa ‘arroyo’, pero no explica qué tipo de formación es Grondes y a qué se debe el final. // Parece que el étimo es Grondes, de origen para nosotros desconocido, tal vez latino, pero no eusquérico, que posteriormente ha diptongado (para esto, claro está, hay que suponer que se pronunciaba Gróndes) a Grwéndes, si bien existe la posibilidad de que Grondes no sea más que una latinización de Gruendes, proceso habitual en documentos escritos en dicha lengua. De todos modos, habrá que pensar en una metátesis para pasar de Gruéndes a Guréndes.
[...]
Toponimian ere aztarrena utzi du, Galizian eta Portugalen. Azken herrialde honetakoak dira Gondoriz (Arcos de Valdevez) eta Gondoriz (Terras de Bouro) https://es.wikipedia.org/wiki/Gundriz
, aldiz, Galiziako herrixka bat da Lugoko probintzian eta, azkenik, lau dira Gunduriz toponimoak, Coruñako probintziakoak. Gondoriz eta antzeko toponimoetarako etimologia agertzen da Nomes do país blogean, zehazki, Topónimos germânicos (II): Terminações em -riz sarreran aipatuak dira Gondoriz eta Gondriz (Gunderigu) eta Gunduriz (Gunderigus). Parentesi artekoa da lehen azaldutako Gundericus antroponimoa.
2026(e)ko irailaren 23(a), asteazkena
Santsategi toponimoa
Santsategi da Amezketako bi etxeren oinarria, Santsategiaundi eta Santsategitxiki. Lekuko gehiago ez dagoenez, oraingoko lekukotza erabiliko da. Toponimoetan, haundi eta txiki adjektiboez gain, Santsategi dago. Garai batean, ziurrenik, etxe bakarra izango zen eta gero, biak bereizteko tamainaren irizpidea erabili zuten.
Santsategi toponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Santsa, Santxa hedatuagoaren aldaera bat, Sansaburu toponimoan ere agertzen dena. Beste aukera bat izan liteke oinarrian Santso izatea eta gero azken bokala aldatzea, Beraskaburu toponimoan gertatu bezala.
2026(e)ko irailaren 21(a), astelehena
Apatamonasterio toponimoa
Apatamonasterio da Bizkaiko elizate bat Atxondoko udalerrian. Toponimoaren etimologiaz aipu bat dago V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia, Fontes Linguae Vasconum 120, 379. or.:
Dirudienez, egilearen arabera, bi elementu daude, bata da latin kristaukoa eta bestea gaztelaniazkoa.Toponimoan bi elementu daude, apate izena, apata- eratorpen aldaera erabiliz eta monasterio, beste euskal hitz bat, erromantzetik mailegatua. Toponimoaren elementuen ordena eta apata- eratorpen aldaera argiak dira jakiteko euskaraz sortutako toponimoa dela eta Yarzak adierazitako hizkuntza nahastea zuzena ez dela.
Txantxola toponimoa
Txantxola da Bedaroako mendi bat, Bizkaian. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:
Txantxola Tontorra (1997)Toponimoan, tontor izenaz gain, bi elementu daude, bukaeran ola izen arrunta eta oinarrian Txantxo, ziurrenik hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da,60. or.:
Txantxola (1999)
Txantxola tontorra (2002)
Joan(a), Joango, Joaneto, Joana -> Txoan(a) (Choan, NVP, 416), Txango, Txantxo (Santxo-tik ere atera zitekeen. Ikus Del Valle, 1934: 192-193. Irigoienek [1995d: 74] Irungo Txantxotenea oikonimoa aztertzean «Chancho corresponde nítidamente a una forma hipocorística del nombre de persona Sancho» dio), Txoaneto.Bi aukera daude, baina Santxo > Txantxo bilakaera egiantzekoena iruditzen zaigu. Bide batez, Txantxanea toponimoan *Txantxa izango genuke, hau da, Txantxoren aldaera emakumezkoa, Santxatik sortua.
Azkenik, txantxo izen arrunta ere izana da:
txantxo.Hala ere, Txantxo hipokoristikoaren ezagutza askoz handiagoa zen eta hitz arrunt hori Gipuzkoako eremu batekoa baino ez da. Hori dela eta, hipokoristikoaren aukera lehenesten dugu.
(G-azp-goi-to ap. A).
"Máscara. Txantxoak ikusiezkero negarrez asten zaigu beti mutikoa " A.
Gau-jaietako jolasetan oi diran txantxoak ziruditen. "Las máscaras" . Berron Kijote 210.
2026(e)ko irailaren 16(a), asteazkena
Aunzañarena toponimoa
Aunzañarena izan zen Luzaide aldeko toponimo bat, 1669. urteko agiri batean jasoa, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik. Toponimoa nahiko argia da, hiru elementu ditu, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian, ahuntzain hitz elkartua. Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan izanik, hauxe litzateke hitz honen hirugarren lekukoa, beharbada lekuko toponimikoetan lehenengoa.