sábado, 12 de septiembre de 2020

Bereterbide toponimoa

 Bereterbide izeneko baserria bada Tolosan.
Bildutako lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa litzateke, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:

Tolosa. Villa de las 18.
60. La casa de Yurramendi A, Andia A dentro d. la villa, Arteagaechea tambien es dentro de familia muy honrada, Assurcia, Beretervide, Urquizu garaicoa, Urquizu azpicoa, Verasivia garaicoa, Verasivia azpicoa, Muñita...
XX. mendeko bigarren erdikoa da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan jasoa dena:
BERETERBIDE (BETERBI) (2 viv.) (prop.), San Esteban ballara
 Azken lekuko honetan dago ahozkoa den aldaera, Beterbi, laburketa bat, bokalarteko /r/ galdu ondoren bi bokal berdinak batu ziren eta bokalarteko /d/, azken silabakoa galdu ondoren bi bokalak batu ziren.
Toponimoaren analisiak ez du inolako zailtasunik, bereter + bide. Bereter izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Iparraldeko eta Nafarroako hitza da, ez da oso hitz erabilia, baina lekuko zahar guztiak lurralde horietakoak dira. Baina aztergai den toponimoak erakusten du hitz hori lehenago hedatuago zegoela, eta Gipuzkoan ere ezezaguna ez zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario