Uztaeta Aiako toponimoa da, guztira hiru izan dira Uztaeta dutenak, hirurak baserriak: Uztaeta, Uztaetaberri eta Uztaetaburu.
Badaude lekuko zaharrak, XVI. mende bukaerakoak. Millares de Usurbil 1562 izeneko lanean BAP aldizkariaren 1978. urtean argitaratuan badaude 1577. urteko bi lekuko: Uztaetaburu, 595. orrialdean eta Uztaeta, 596. orrialdean.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, bi elementu lituzke, uzta izenaz gain, -eta atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, uzta izenaren lehenengo lekukoa Leizarraga litzateke, 1571. urtekoa. Beraz, Uztaeta toponimoa izan liteke uzta-ren bigarren lekukoa, oso urte gutxiko diferentziarekin.
viernes, 11 de septiembre de 2020
Uztaeta toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario