Itxaskue izeneko baserria dago Usurbilgo herrian, Gipuzkoan.
Badago XVII. mende hasierako lekuko bat, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:
Usurbil con cuatro barrios. Villa.Bide batez, toponimoaren lekukoa aztertu baino lehen, badaude etxe izen hauetan izen bitxi batzuk: Paris, Troya, Babilonia... Izen exotikoak dira, beharbada moda baten ondorioak. Eta aztergai den toponimoa, Itsascue bezala agertzen da.
25. La casa de Achega A de parientes mayores, Paris, Troya, Babilonia, Infanzon, Juan de Unzarena, Bursar, Gaztañaga, Olloqui, Olarria, Arrazain, Ibarrola, Aniceta, Itsascue, Yarza, Sagastizar, Alarrun, Asteasuainzarra, Ugarte, Vizcarret, Portalea, Achegazarra, Celai andia, Suelo, Arriola, Aguirre. 25.
Ondoko lekukoa XX. mendeko bigarren erdikoa da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
ITXASKU ENEA (prop.), Txiki Erdi ballaraLekuko honek -(r)en + -a gehiketa jasan du, eta horrek izena zerbait aldatu du.
Lekukoak aztertu eta Itsaskue litzateke, lekukoa ongi jasorik badago, jatorrizkotik hurbil dagoena. Bi elementu lituzke, itxas- eta -kue. Lehenengoan isats hitza izango zen. Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan isats hitzaren hainbat toponimo erakusten du:
337. — isats, itsa(t)s «retama»: Isasa, Isasaga, Isasbiribil, Isasgarat (Isascarate), Isasmendi (Izazmendi), Isaso (Pero Juaynez de Itsasso, 1350), Isagondo, Isasti (Guilisasti); Ichaso-asu, Ichasogoyena, Ichasondo.Bigarren elementua -kue, gune ezagunaren aldaera da, bokalarteko sudurkaririk ez du eta hasierako herskaria ahoskabetu da, txistukari ondoan egoteagatik.
Badago oso toponimo antzekoa eta elementu berdinak dituena, Usaskue, blog honetan aztertua. Aipagarriak dira bi toponimoen artean dauden ezberdintasunak, biek elementu berdinak dituztelako. Hasteko, Itxaskue izenak hasierako bokala ez du aldatu, ondoren isats izenaren afrikatua mugitu da, lehenengo frikari afrikatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario