martes, 1 de septiembre de 2020

Ekain toponimoa

 Ekain Debako toponimoa da, haitzulo bat eta aurkintza bat izendatzeko erabilia. Badago, gainera, Ekainburu izeneko bizkarra, hegia, Errezilen.
Toponimoa, dena den, ospetsua egin zen duela hamarkada batzuk, Ekaingo haitzuloan Goi Paleolitoko labar-pinturak aurkitu zirelako.
Azterketa etimologikoa egiterakoan, nabarmena da ekain izenarekin, urteko seigarren hilarekin duen homofonia. Baina horrek ez du esan nahi toponimoa horretan hilaren izena dagoela, nahiz eta, beharbada, eraketa antzekoa izan.
Blog honetan aztertutako toponimo gehienek bezala, Ekain izenak bi elementu lituzke, baina hasierakoa ez dago osorik. Ekaitz, Etun edo Etarte toponimoetan bezala, oinarrian et- 'hegi' + gain > Ekain sortuko zen, okin, ot- 'ogi' + -gin den bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario