martes, 9 de febrero de 2021

Aizkoegi toponimoa

 Aizkoegi toponimoa Gipuzkoako bi herritan dago, Bergarako baserria da eta Ataungo bizkarra, hegia.
Bergarako toponimoaz, Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara webgunean informazio ugari eskuragarri dago. Lehenengo lekukoa 1541. urteko Ayzcoegui litzateke, mende horretan lekuko gehiago daude baina izenak ez du aldaerarik erakutsi. Hurrengo mendeetan, aldiz, aldaerak badaude, esaterako, Azcoy (1871), Aizcoi (1875) eta azken aldaera hori nagusi da XX. mendean.
Toponimoa analizatzeko Aizkoegi aukeratua da, aldaera zaharrena da eta laburketarik jaso gabea. Bi elementu lituzke, (h)aizko eta hegi. Lehenengoa da haitz izenaren txikigarria, -ko atzizkia duena, beraz, "haitz txikiaren hegia, aldapa" litzateke toponimoaren esanahia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario