Janduri toponimoa Maruri-Jatabe eta Mungiako herrien arteko tontorra da.
Lekuko zaharrik ez dago baina, aldaketa larririk gertatu ez bada, dagoen bezala analizatu ahal da.
Toponimoak bi elementu lituzke, Jaunti antroponimoa eta huri izena. Elementu hauek batzerakoan aldaketa batzuk gertatu ziren, antroponimoaren diptongoa soildu zen, hau oso ohikoa da Jaunti antroponimoaren eratorri toponimikoekin, esaterako, Jandustegi eta Jandolamendi toponimoetan, blog honetan aztertuak. Antroponimoaren azken bokala ere galdu zen, eta erakutsitako toponimo hauetan ere ez dago jatorrizko bokalaren aztarrenik.
Sartaldeko euskararen ezaugarri toponimiko bat da PI + huri egitura, Bizkaitik hasi, Araban igaro eta Errioxan ere ondarea utzi duena, Enekuri, Obekuri bezalako toponimoetan. Janduri egun tontor baten izena da, baina sarrera honetan eman den etimologia zuzena bada, inguruan etxe bat edo etxe multzo bat izan zen, nahiz eta egun tontorrak hartu izen hori.
martes, 16 de febrero de 2021
Janduri toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario