Baztango toponimo honen informazio osoa Nafarroako Toponimia Ofiziala web-gunetik hartu zen, egun eskuragarri ez omen dena. Hala ere, hartutako irudi batek lekukoak eta datak eskaintzen ditu:
Txanto (*Txoanto-tik?, Anto-tik?): Chanto Chipia (Les., 1366, LPN, 567). Elizondon Chanttorena etxea zegoen 1727an.Bilakaera osoa hauxe litzateke: Joan > Txoan + -to > *Txoanto > Txanto. Hasierako frikariaren paralelo bat Xapalonea toponimoan aurki genezake.
Beraz, Txanto hipokoristikoaren lekuko gutxiei beste bat eranstekoa litzateke, Baztango Xanto toponimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario