martes, 2 de febrero de 2021

Arditetxe toponimoa

 Donostiako toponimo honen lekuko zaharrenak XIX. mende erdialdekoak dira. Donostiako toponimia izenburuko lanekoak dira lekuko hauek:

ARDITETXE: Ardit eche (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Arditeche (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ardit-éche (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ardit-eche (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.), Adit-eche (1880, cantera, D.U.A.-A-10-II-70-2), Arditeche (1880, canteras, D.U.A.-D-9-V-1964-11); Arditetxe (1989, D.U.T.B.). 64-13-1, m. E-3.
Toponimoaren lehenego lekukoan nabarmena da hiztunak jakitunak zirela toponimoaren elementuez, horregatik Ardit eche (1841) edo Ardit-eche (1864) bezalako lekukoak. Elementuak bi dira, azkena etxe ezaguna da eta oinarrian ardit izena dago, txanpon mota bat, gaztelaniaz ardite izena duena. Izenaren arrazoia ezezaguna da da, izan ere, horrelako izenak ez dira batere ohikoak toponimian. Ezinezkoak ere ez, Arditetxe toponimoak erakusten duen bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario