Antroponimo hipokoristiko hau behin bakarrik aurkitu dugu Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtean, 104. or.:
E estimaron el mançanal de Cherraun de Orosco ser tierra de çient e sesenta pies de mançano.Lekuko bakarra izateak badu alde arazotsu bat, ezin ziur izan lekuko bakar horren benetako eiteaz, jakinik, ahoskatuko zenetik inprimatuta egotera urteak igaro direla eta prozesuan okerrak ager zitezkeela. Lekuko bakar horrek azalpen agerikoa edo erraza izango bazuen, arazoak gutxiagotuko ziren, baina ez da hori, Txerraun, bakarra da eta bitxia.
Izena ontzat emanez gero, analisia etimologia saiatzeko ordua da. Horrek esan nahi du izena bazela, ez zen inolako arazorik gertatu izena entzuteko, idazteko, transkribatzeko. Gainera, gizon hori Orozkoko herrikoa omen zen, Oiartzunetik ez hurbil, eta horrek eragina izan zezakeen izenaren transmisioan.
Txerraun izenak Txerran hipokoristikoaren antza oso nabarmena du, baina badu bokal bat gehiago, /u/, azaltzeko erraza ez dena. Hemen proposatuko den bilakaera hipotetikoa da baina ez du urrats ezinezkorik edo erabat arrunta ez dena. Oinarrian Txerran hipokoristikoa genuke, eta ondoren -on atzizkia, ziurrenik. Blog honetan bada -on atzizkia duena izen bat, Estebanungo, hain zuzen. honek, gainera, -ko atzizkiaren gehiketa ere izan zuen.
Urrats hori eginik eta *Txerranon izango genuke, ondoren sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta bietatik bat geratuko zen, azkena zegoena: *Txerraon. Azken urratsean bokala aldatu zen. Agian disimilazioagatik: ao > au. Bestela on > un bilakaera ezaguna da Gipuzkoako inguru horretan, gizon hori bertakotua bazen, izenean egokitzapenen bat izatea ez litzateke ezohikoa.
Bilakaera osoa hauxe litzateke: Txerran + -on > *Txerranon > *Txerraon > Txerraun.
Txerran antroponimoa ezaguna izan zen euskal lurretan eta lekuko toponimikoren bat ere utzi zuen, Txerren toponimoa bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario