Totamendi izeneko tontor bat dago Donemiliagako herrian, Araban. Lekuko zaharrik ez dago baina, aldaketarik gertatu ez bada, toponimoa erraz aztertzekoa da, Erdi Aroko antroponimia ezagututa.
Toponimoak bi elementu lituzke, Tota antroponimo emakumezkoa eta mendi. Azken hau hitz arrunta da baina Tota ez da hain ezaguna, aspalditik galdu zelako. Euskaltzaindiaren EODA onomastika basean informazioa dago Tota antroponimoaz:
TotaTotamendi toponimoaren bitartez beste lekuko bat gehitzekoa da, hau toponimikoa, eta Arabako lurretakoa.
Izen usua Erdi Aroan. 842an Antso Gartzeitz erregearen emaztea honela deitzen zen. 1111n Leiren agertzen da ('Tota, filia de dona Auriola') eta 1254an Iruñeko Nabarreria burguan. XIV. mendean maizxko aurkitzen dugu Nafarroan. Aldaera: Dota. Honen Totakoxe hipokoristikoa, Totica itzultzen dena, 1596ko Refranes y Sentencias-en ageri da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario