martes, 7 de septiembre de 2021

Txantxillitxot antroponimoa

 Izen hau behin aurkitu dugu, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 3. agirian, 1520. urtean:

Yten, la nueva obra de Gueraçia de Chanchillichot, que antes estava pequenno e anadyeron medio pequenno: I pequenno medio
Antroponimo hau hipokoristikoa litzateke, Geraziaren aitaren izena edo izengoitia, ziurrenik. Toponimoa ere izan zitekeen, baina antroponimotik eratorria. Oinarrian *Txantxo genuke, Santxoren hipokoristikoa. Ondoren, dirudienez, hiru atzizki erantsi zioten *Txantxo-ri: -illo + -txo + -ot. Beraz, bilakaera osoa hauxe izango zen: Santxo > *Txantxo + -illo > *Txantxillo + -txo > *Txantxillotxo > *Txantxillitxo + -ot > *Txantxillitxot? Eraketa konplexu honetan aldaketa bat gertatu da, bokal asimilazio bat i-o > i-i: *Txantxillotxo > *Txantxillitxo. Hori kontuan izanik izena osorik azalduta geratuko zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario