Txikitoena izeneko baserri batzuk badira Bizkaiko hainbat herritan, Maruri-Jataben, Mungian, Gernika-Lumon eta Arratzun, Lezaman, Durangon eta Iurretan.
Gipuzkoan, bada Mutrikun Txikitokua izeneko baserria, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXIKITOKUA (prop.) Mijoa ballara,Oinarrian txikito hitza dago, lekukotza ez handia utzitakoa euskal testuetan:
txikito.Ikus daitekeenez bezala, izen arrunta da, baina izengoitia ere izan zitekeen, eta etxe izen batean azken aukera hori onargarriena litzateke.
1. Chiquito, chaval (usado en vocativo).
Ama ta aita nun dira, txikito? Muj PAm 76. Maitasuna omen dek / biotzaren lana. / Ortan lasai, txikito, / gezurra dek dana. Zendoia 203.
(Empleado como sobrenombre).
Anton Amure oidi saiatzea / Txikito bengatutzera. EusJok 105. Txikito de Aia pizkorra da oso / berak pentsatzen dunian. Ib. 111. Txikito erdi denboretan erretiratu egin zan plazatik. Albeniz 85.
Hitza gaztelaniaz zein euskeraz sor zitekeen, chico + -ito egitura genuke erdaraz eta euskaraz txiki + -to. Baina ematen du hitza mailegatu dela, ez aspalditik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario