martes, 14 de septiembre de 2021

Totasoro toponimoa

 Ataungo baserri honetaz lekuko bakarra dago, XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

TOTASORO (desh.) San Martin ballara, Ataun
Toponimoa dagoen bezala erraz analizatzekoa da, bi elementu lituzke, oinarrian Tota antroponimo emakumezkoa eta bigarren elementua soro hitz arrunta litzateke, toponimian oso ohikoa. Tota antroponimoak aztarren ugari utzi ditu Erdi Aroko euskal antroponimian, baita toponimian ere, eta aztarrenetako bat litzateke blog honetan aztertutako Totamendi toponimoa.
Tota antroponimoaz, Mitxelena Nombres vascos de persona laneko zatia:
Dota, Tota Toda: ama dota, Dota munoco, Tota Çauala Iranzu, Tota Chiquyrra, Tota de Muniain Pampi. 1350, dim. Totacoje (-je = xe) RS 306, traducido por Totica. La forma con la sorda interior conservada es naturalmente frecuente en fechas más antiguas: andre tota semenoyz, Tota de Biota Arigita, La Asunción de la Santísima Virgen y su culto en Navarra 19 n., año 1181.

Eguneraketa (2024-03-22):
Toponimoak lekuko gehiago baditu, baita toponimo eratorri batzuk, Totasorobarrena, Totasoroko bordea eta Totasoroko oilategia. Toponimo hauek daude Euskaltzaindiaren Ataungo toponimia sailean, Totasoro sarreran:

Totasoro
Totasoo: (= sembradío argomal). 1619 “dos heredades en el término de Ydoiçabal llamado Totasoro”. 1631 “pieza sembrada…en el Termino llamado Otasoro”. 1732 “obra de cantería…en la casa Borda de Totasoro”.

Totasorobarrena
Totasoo barrena: (= el término inferior de Totasoro, sembradío argomal). 1816 “argomal de “Toasoro barrena”.

Totasoroko bordea
Totasooko bordea: (= la borda de Totasoro).

Totasoroko oilategia
Totasooko ollateie: (= el gallinero de Totasoro). Fue construido en 1889.
Lekuko zaharrena Totasoro (1619) da. Bide batez, paragrafo horretan ematen den azalpena Otasoro aldaeran dago oinarritua, baina kontuan izanik lekuko zaharragoak eta berriagoak, hobestekoa da Tota + soro egitura eta sarreran eskainitako etimologia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario