Larruzea toponimoa Bizkaiko bi herritan dago. Ajangizen Larruzea eta Larruzeaurre baserriak daude eta Urduñan Larruzea izeneko belardia dago.
Toponimo honen XVII. eta XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Larrucea [N, TO]Lekuko hauek ikusi eta ematen du izen zaharrena Larruzia dela, gerora Larruzea bihurtu dena. Hau hiperzuzenketaz uler daiteke, ea > ia aldaketa oso hedatua dagoenez, hiztunek ulertuko zuten toponimo horretan jatorrena ea zela eta aldaketa ustezkoa "zuzendu" zuten, lehenago ez zen Larruzea asmatuz.
Larruzea_Atzecoa+ (la casa de), Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Larruzea_Azecoa+ (la caseria de), Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Larrucea_Aurrecoa (Joseph de) [Larrucea_Aurrecoa (la caseria de)], Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Larrucea_Aurrecoa+ (la caseria de), Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Larruzea_Aurrecoa+ (la casa de), Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Larruzia_de_Suso+ (la cassa de), Ajanguiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Larruzia_de_Yuso+ (la cassa de), Ajanguiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lar(r)uçia+ (la caseria de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Larrucia [N, NO]
Lar(r)uçia (Bar(tolo)me de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Lar(r)uçia (Dom(ing)o de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Lar(r)uçia (Pedro de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Lar(r)uçia (Santuru de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Lar(r)uçia soltero (M(a)r(t)in de), Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Larrusia (ynquilino) (Pedro de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799,
FogVizcayaMs.
Larruçia (P(edr)o de), Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Larruçia (S(eba)s(ti)an de), Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Laruçia (Mig(ue)l de), Ajanguiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Hipotesi hori konfirmatzeko, bilaketa bikoitza egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Larruzea eta Larruzia bilatuak izan dira:
Larruzearen lekukoak XVI. mendearen erdialdean agertzen hasten dira eta bildu diren lekukoak ugariak dira, 336 jaiotza, 103 ezkontza eta 77 heriotza. Larruzia, aldiz, askoz kopuru apalagoetan agertzen da, eta beranduago, lehenengo lekukoa 1682. urtekoa da eta horrela banatzen dira: 20 jaiotza, 10 ezkontza eta 5 heriotza.
Bi irizpideak baturik, eta hauetan lehentasuna kronologiak izan ohi du, nabarmena da Larruzea zaharragotzat hartu behar dela.
Larruzea toponimoa ikusi eta larru hitzarekin antza ikusgarria da, baina arazo semantiko bat dago, nekez lotu daitezke lurra eta larrua. Azken hau, oro har, animalien azala da. Irtenbide bat izan liteke toponimoa aldatua zela papereratu baino lehenago. Blog honetan behin baino gehiagotan aztertu dira rr > rl disimilazioaren ondorioaz sortutako toponimoak, hala nola Behorlegi edo Gorliz, Bizkaiko herria. Baina Larruzea bestelakoa litzateke, rl > rr asimilazioa jasan duena. Beraz, atzeranzko bidea egin eta *Larluzea izan zitekeen aldaera jatorrizkoa. Toponimoak bi elementu lituzke, lahar eta luze, artikulua zenbatu gabe. Badago izen bat bilakaera hori jasan duena, Zarlarruki izenak Zarraluki eman zuen bezala, P. Salaberriren Euskal deituren jatorria eta etxe izengoitiak lanean:
Bukatzeko, adinarekin zerikusia dutenak ditugu, aski ugariak ezizenetan, baina ez deituratako finkatuetan. Egia erran, Zarlarruki-tik (< zahar + larru, eramaileak pertsona zahar baten larrua zuelako, irudi duenez, zuen adinerako larrua aski andeatua zuelako edo) atera den Zarraluki Zaraitzuko deitura besterik ez zaigu gogotaratzen, eta hau itxura fisikoa adierazten dutenen artean ere sailka daiteke, 1.3.3.1. puntuan sartu ditugunekin alegia.Toponimo honetarako bilakaera berdintsua gertatuko zen: lahar + luze + -a > *Larluzea > Larruzea > Larruzia, nahiz eta azken urrats hau ez nagusitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario