viernes, 25 de febrero de 2022

Txilibitubaso toponimoa

 Arrasateko toponimo honen lekukoek mende bat hartzen dute, XIX. mendearen erdialdetik XX. mende erdiraino. Lekuko guztiak Arrasateko toponimia liburutik jaso dira, 325. or.:

 Toponimoak ez du zailtasunik, lekuko guztietan aldaera bera dago, 1945.urteko Txilibitobaso izan ezik.
Toponimoak bi elementu zituen, txilibitu eta baso, biak hitz arruntak. Bide batez, txilibito aldaera ere bada. Elementuak argiak badira ere, toponimoaren izendapena iluna da, beharbada inguru horretakoek jakin zezaketen arrazoia, baina toponimoaren lekuko gehiagorik ez da jaso, beharbada galdua delako. Hala bada, paperen batean jasorik ez badago, izendapen horren arrazoia ere galdua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario