lunes, 7 de febrero de 2022

Marto antroponimoaz, laburpena

 Egun Marto ez da antroponimo ezaguna baina Erdi Aroaren bukaeran Euskal Herrian lekuko batzuk daude, antroponimikoak eta toponimikoak. Egun ere gelditzen dira toponimo batzuk. Antroponimo honekin sortutako toponimoak izan dira aztergai blog honetan, ondoren ordena alfabetikoan:

1. Marto eta Martogana toponimoak, Arrietakoak. Batean antroponimo hutsa, eta bestean gan 'gain' erantsia.

2. Martoena eta Martorena toponimoak, lehenengoa Nabarnizkoa eta Aramaiokoa, bestea, Arrasatekoa. Bietan egitura bera, -ren + -a erantsia.

3. Martogaztañeta toponimoa, Zeanurikoa. Antroponimoaren ondoren gaztain eta, azken lekuan, -eta atzizkia.

4. Martokoa toponimoa, Arrasatekoa. Antroponimoaz gain, -ko atzizkia.

5. Martosagasti toponimoa, Arrasatekoa. Marto antroponimoa eta sagasti izen arrunta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario