viernes, 25 de febrero de 2022

Eskusadua toponimoa

Bizkaiko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones liburuan jasoa, 1775. urte inguruan idatzia, 8. or.:

Desde San Miguel de Arrázola a la mojonera del valle de Aramayona que está en el monte Escusadua, media legua corta, e igual distancia a la mojonera de Andasto.
Toponimoak lekuko bakarra badu ere, izena nahiko erraz ulertzen da, izan ere euskaraz bada eskusatu aditza, baina ez da erraz ulertzen nola bihur zitekeen horrelako hitz bat toponimo. Gaztelaniazko excusado hitzaren definizioan argiago geratzen da egokia izan daitekeen esanahia:
1. adj. exento (|| libre). Una persona excusada de tributos.
Zergak aipaturik, lotura hobeto ikusten da, izan ere, Orotariko Euskal Hiztegian azpiadiera batean dago zehaztapen horrekin bat egiten duena:
Dispensar(se), librar(se) de una obligación.
Senharra eta emaztia ere eskusatzen dira baruretik ezkonziaren kargiak ezin egarten badira. Tt Arima 73 (v. tbn. 65s). Nor dago eskusaturik ez barutzeko? El 64.
Normalean toponimoetan ezaugarri fisikoak aipatzen dira, edo jabearen izenak agerzen dira, baina gutxi batzuetan izendapenaren arrrazioak bestelakoak dira, tartean mundu juridikoarekin loturiko izenak agertzen dira, hala nola Ostraidua toponimoa edo Emandasoro toponimoa, azken honetan oinarriko hitza demanda izango zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario