Kararrieta da Oria ibaiaren erreka bat. Toponimoa, beraz, Gipuzkoan dago. Lekuko zaharrik ez dagoen arren, izena nahiko gardena da, aldaketarik gertatu ez bada, behintzat.
Toponimoak bi elementu lituzke, kare-harri hitz elkartua eta, bukaera aldean, -eta atzizkia.
Kare-harri hitzaren erabilera eremua hegoaldekoa da, Orotariko Euskal Hiztegiaren datuetan oinarrituta:
KARE-HARRI (V, G, AN-gip; karearri H; kara-harri V-gip; kararri G-goi; Lar, H). Ref.: A; AEF 1927, 42; J. Etxeberria EEs 1931, 38; Iz UrrAnz (káraarrixa); Etxba Eib; Ond Bac; Elexp Berg. Piedra caliza. "Lastur aldia, dana karearrixa da" Elexp Berg. v. KAREZKO HARRI, karaitz.
Urnietan ere badute kara-arri bikañenekotik. Izt C 52. Zeña atera ta landu egiten dan kare arria baino errazago. Ib. 59 (v. tbn. 53 y 66 kare-arri). Hernaniko mugape guztia da karearri piñakin ondo janzia. Ib. 52. Lur guztiak berenez / badute bustiña / kararriaren autsa / eta ondar fiña. It Jolas 113. Zamatzen dute barru guztia kare arriz. Ag G 22. Kare-arria duten mendietako uren antzekoa. Goñi 67. Askotariko kare-arriak dagoz. GJaur Kimia 153. Urbia, Aizkorri ta oietan [...] kare-arria baizik ezta ikusten. Vill (in And AUzta 29). Kare-arriko Euskal-/ leien sari aundi. Gand Elorri 59. Kare-arrizko mendiak. Ib. 38 (v. tbn. 54).
v. tbn. EEs 1915, 89. Etxde Egan 1961 (1-3), 82. Ibiñ Virgil 73. Insausti 32.
Kararrieta toponimoan kararri aldaera agertzen da, hau ere testuetan ezaguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario