miércoles, 23 de febrero de 2022

Santsongoa toponimoa

 Santsongoa izena gutxienez Gipuzkoako bi herritan agertzen da, Arrasaten eta Elgoibarren. Lekuko zaharrenak dituena Arrasatekoa da, XVIII. mendetik hasita. Toponimo honi buruzko informazio guztia Arrasateko toponimia liburutik jaso da, 160. or.:

 Elgoibarko Santsongoa da baserri baten izena. Badago toponimo eratorri bat, Santsongoetxeberri baserria. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
*SANSONGOA (2 viv.) (prop.)
SANSONGOA (BIGARRENA) (2 viv.) (prop.)
SANSON ETXEBERRI (prop.)
Arrasateko toponimoaren lekuko zahar eta berrietan ia ez dago aldaerarik, Sansongua erraz azaltzen da oa > ua bokal disimilazioagatik, fenomeno automatikoa lurralde askotan.
Toponimoak nahiko gardenak dira eta etxe izen askotan ohikoa den PI + -ko + -a dago. Oinarriko izena Sanson antroponimoa da, judu jatorrikoa eta eliza kristauaren eraginez hedatu zena. Izan ere, badago Bibliaren istorioetan bat Sanson izen ospetsu egin zuena.
Aipagarria da -ko atzizkia agertzea eta ez ohikoa den -(r)en, baina hori ere ez da salbuespena, horrela, Martokoa toponimoa, hau ere Arrasatekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario