Ikaztola da Azkoitiko bizkarra, hegia eta erreka. Lekuko zaharrik ez dago, baina aldaketarik gertatu ez bada, izena nahiko gardena da. Ikastola hitzarekin duen antzekotasuna azalekoa da, azken hau neologismoa da, S. Aranak lehen aldiz erabilia.
Ikaztola izenak bi elementu lituzke, ikatz eta ola. Biak hitz oso ezagunak, azkena batik bat toponimian, antzinan zituen esanahietarako, batetik etxola, txabola hitzak erabiltzen dira, bestetik burdinola, hau burdin- + ola dena.
Ikaztola izango zen ikatza egiteko erabili ohi zuten etxola, bizilekua, mendi aldean zegoena.
lunes, 21 de febrero de 2022
Ikaztola toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario