sábado, 12 de febrero de 2022

Uratsondo toponimoa

 Uratsondo da Arrasateko baso baten izena. Lekukotza oso urrikoa du, egungoaz gain beste bi lekuko baino ez zaizkio ezagutzen, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 99. or:

Lekuko zaharrenaren bitartez jakin dezakegu hasieran iturri batzuen izena zela eta horrela bat egiten zuten izena eta izana. Toponimoaren egitura gardena da, urats izen elkatua eta ondo. Hitz hori lehenago agertu izan da blog honetan, Uratsa toponimoan, hain zuzen. Sarrera horretan urats izenari buruzko informazio gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario